Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 107/2013 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura laburtua, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan ager daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 107/2013 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura laburtua, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan ager daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1552
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/17
  • Argitaratze-data: 2014/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 107/2013 auzi-errekurtsoa hedatzeari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta, 98 Legea) bidaltzeko eskatu du. Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuenZentroko horniketa eta matenimenduaren arduradun-lanpostua zerrendak onartzearen gainean Herri Administrazio eta Justizia Sailaren uztailaren 30eko Dekretuko II. eranskinaren aurka, honako hauek aurkeztu zuten errekurtso hori: Xabier María Agirre Kerexeta, Faustino Ranedo Gomez, María Guadalupe Camino García, Iñigo De Loyola Ortuzar Angulo, María-Angeles-Amen eta ELA sindikatua.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu dituen administrazio-espedienteak bidaltzea.

  2. Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

  3. Errekurtso horretan aurkaratutako administrazio-jarduerarekin lotura daukaten honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek daudela jakinaraztea:

    Administrazioarekiko 648/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), ELA sindikatuak aurkeztua, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 65/2012 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioan bideratzen ari da.

    Administrazioarekiko 676/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), HITZA sindikatuak aurkeztua, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 65/2012 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak.

  4. EHAAn argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 17a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.