- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita zehaztutako finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok zortasunaren handitzea dela-eta 30 kV-eko LAMT linea STD Alonsotegi-La Jara izeneko (3. zirkuitua), Bilbo, Alonsotegi eta Güeñeseko udalerrietan. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. da horren jabea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita zehaztutako finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok zortasunaren handitzea dela-eta 30 kV-eko LAMT linea STD Alonsotegi-La Jara izeneko (3. zirkuitua), Bilbo, Alonsotegi eta Güeñeseko udalerrietan. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. da horren jabea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 1500
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/19
- Argitaratze-data: 2014/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Erref.: L-7087 ASS-TLE.
Esp.: AT-H-2008/60.
Industria eta Berrikuntza Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2009ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, aipatu instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat etorriz (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eragindako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Güeñes eta Alonsotegiko udaletxera, izan ere, bertan baitaude eragindako ondasunak. Bertan burutuko dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.
Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha kalea 23, 5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek honako hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.
Bilbao, 2014ko martxoaren 19a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
(Ikus .PDF)


