Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa erakundeak 2011. urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako proiektua gauzatzeko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskaera bat onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa erakundeak 2011. urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako proiektua gauzatzeko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskaera bat onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1505
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/20
  • Argitaratze-data: 2014/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpena, 2011ko irailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, 2011. urterako euskal lankideentzako laguntzak ematen dituena. Ebazpen horren arabera, Fundación Mundubat Mundubat Fundazioa erakundeari 36.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion Noelia Rodríguez Castañeda lankide boluntarioak gauzatuko zuen proiektua ordaintzeko (KOP-2011P2/0003).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko abuztuaren 9an bidalitako komunikazioan, dagoeneko emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea aurkeztu zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako euskal lankideei diru-laguntzak arautzen dituen maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuaren 11. artikuluak ezarritakoaren arabera, lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, diru-laguntza jaso zuen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Hortaz, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio baldintzak aldatuko dituen ebazpena ematea, eta hala badagokio, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak berregituratuko dira, diru-laguntza horiek emateko ezarritako mugak aplikatuz, eta pertsona, erakunde eta entitate onuradunek neurriz kanpo jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dituzte.

Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Fundación Mundubat Mundubat Fundazioa erakundeak 2011. urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako proiektua gauzatzeko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Noelia Rodríguez Castañeda lankideak egindako eskaera onartzea.

Uko egiten den kopurua 11.226,99 euro dira. Horietatik, 9.000 euro 4.ordainketari dagozkio egin gabea , eta 2.226,99 euro 3.ordainketari jada egina . Ondorioz, erakundeak ez du 4.ordainketa jasoko, eta Garapenerako Lanidetazaren Euskal Agentziari 2.226,99 euro itzuli beharko dizkio.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 20a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.