Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 24koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez zabaldu egiten baita Saiotek laguntza-programaren babesean diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea. Programa horren bidez, funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoentzako laguntzak bideratu dira 2013ko ekitaldian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 24koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez zabaldu egiten baita Saiotek laguntza-programaren babesean diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea. Programa horren bidez, funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoentzako laguntzak bideratu dira 2013ko ekitaldian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1480
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/24
  • Argitaratze-data: 2014/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Saiotek laguntza-programaren babesean 2013ko deialdian diruz lagundutako jarduerek martxoaren 31n egon behar dute justifikatuta, aplikagarri diren xedapenei jarraituz.

Onuradun ugarik eskatu dute programa horren babesean 2013ko deialdian egindako eta diruz lagundutako gastuak justifikatzeko epea luzatzeko. Hortaz, aintzat hartuta emate-erabakien ebazpenean eta jakinarazpenean izandako atzerapena, beharrezkoa da justifikazio hori egiteko epea luzatzea.

Saiotek programaren agindu arautzailearen 18. artikuluan aurreikusten denez, Teknologia Zuzendaritzak egun, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak aukera du burutzapen-epeak luzatzeko. Horrenbestez, egokia da diruz lagundutako jarduerak Administrazio honen aurrean justifikatzeko epea zabaltzea, hain zuzen ere 2014ko maiatzaren 31 arte.

Bestalde, eta erakunde onuradunen kopurua ikusirik, beharrezko jotzen da ebazpen hau EHAAn argitaratuz jakinarazteari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoagatik, eta aurreko gogoetak ikusirik, honako hau

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.