Euskadi.eus
  • 39/2014 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari 66/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea igor dakiola, eta epatzen baita interesdun izan daitezkeenak aipatu salan ager daitezela. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

39/2014 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari 66/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea igor dakiola, eta epatzen baita interesdun izan daitezkeenak aipatu salan ager daitezela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1659
  • Xedapen-zk.: 39
  • Xedapen-data: 2014/03/24
  • Argitaratze-data: 2014/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 66/2014 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, zein Alberto Esteras Martinezek eta beste seik aurkeztu baitzuen Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren azaroaren 26ko 452/2013 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen du.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.

  2. Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

  3. Errekurtso horretan bultzatzen zen administrazio-jarduerarekin lotura daukaten honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek daudela jakinaraztea:

  1. Administrazioarekiko 65/2014 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), «Asociación de Inspectores de Trabajo y Seguridad Social del País Vasco»k aurkeztua Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 452/2013 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioan bideratzen ari da.

  2. Administrazioarekiko 67/2014 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), «Asociación de Inspectores de Trabajo y Seguridad Social del País Vasco»k aurkeztua Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 452/2013 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioan bideratzen ari da.

  1. EHAAn argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik