- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 25ekoa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 25ekoa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 107
- Hurrenkera-zk.: 2509
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/25
- Argitaratze-data: 2014/06/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986-07-30ean, 117. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira.
Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioak, 2013ko abenduaren 16an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean, bere estatutuak onartzea erabaki zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau
Lehenengoa. Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Estatutuen 12, 17.3 eta 18.1 artikuluetan egindako aldaketak onartu, eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita geratzen dira:
3 artikulua. Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Batzar Nagusiak, gehienez, 75 kide izango ditu, guztira.
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Gazteriako eta Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 25a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.


