Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 26koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2013. urtean Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 26koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2013. urtean Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1755
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/26
  • Argitaratze-data: 2014/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2013ko azaroaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (219. zk.), argitara eman zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Agindua, Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena. Izan ere, 2013aren hasieran, lurralde historiko horretan izandako inguruabar klimatiko kaltegarrien eragina jasan zuten zenbait landa-bidek.

Agindu horren ebazpen-zatiko 8.7 paragrafoan xedatzen denez, laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez, abeltzaintza-arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net) argitaratuko dira agindu horren babespean esleitutako diru-laguntzak eskuratu dituztenen zerrenda eta esleitutako zenbatekoak, publikotasun-ondorioetarako.

Laguntzak esleitu, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean eta 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren ebazpen-zatiko 8.7 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena). Horrenbestez, hau

Argitara ematea Arabako Lurralde Historikoko landa-bideen konponketa finantzatzeko 2013ko laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez egin zen. Organo eskudunaren egoitza elektronikoan argitaratuko da zerrenda, Interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 26a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik