Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 6. eta 8. zenbakian diren higiezinak desafektatzeko espedienteari hasiera emateko, eta espediente hori jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko aldia irekitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 6. eta 8. zenbakian diren higiezinak desafektatzeko espedienteari hasiera emateko, eta espediente hori jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko aldia irekitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1555
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/27
  • Argitaratze-data: 2014/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluan (EHAAren 157 zk., abuztuaren 6koa) ezarritakoaren arabera, ez dago sailkatutako edo zerrendatutako kultura-ondasunik botatzerik, baldin eta aldez aurretik euren aurri-egoera adierazi ez bada eta dagokion Foru Aldundiak eraisteko baimenik eman ez badu. Era berean, derrigorrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzak sailkatutako kultura ondasun izatetik kentzeari buruzko baimena aldez aurretik ematea.

Aipatutako araudia garatzeko azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua eman zen, alegia, sailkatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko ebazpenaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa (EHAAren 226 zk., azaroaren 26koa).

Azkoitiko udalak, aipaturiko 306/1998 Dekretuari jarraituz, Euskal Kultura Ondarearen Zentroari igorri zion Azkoitiko hirigune historikoan diren (Kale Nagusia, 6 eta 8) higiezinak desafektatzeko eskaera, eraikina aurri-egoeran daudela aintzat hartuz.

Urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuak Azkoitiko Hirigune Historikoa, kultura-ondasun gisa, monumentu-multzo izendapenaz kalifikatu zuen, eta hura zaintzeko babes arauak ezarri zituen (EHAAren 24 zk., otsailaren 4koa). Horren arabera, higiezinek oinarrizko babesa dute.

Zerbitzu teknikoen txostenak kontuan harturik, eta aurri-egoeraren espedientea eta izan diren ekintzak ikusirik, Euskadiko Monumentu Ondarearen Aholku Batzordeak, 2013ko abenduaren 4an egindako saioan, Azkoitian diren (Kale Nagusia, 6 eta 8) eraikinak desafektatzea eta babes morfologikoa duten elementuen artean sartzea.

Euskal Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek aurkeztutako ebazpen-proposamena aztertu ondoren, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluari jarraituz eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretuan (Kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzko eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzko Dekretua), 17. artikuluan, ezarritakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Azkoitiko Kale Nagusiko 6. eta 8. zenbakiko eraikinak desafektatzeko prozedurari hasiera ematea. Azkoitiko Hirigune Historikoa, kultura-ondasun gisa, monumentu-multzo izendapenaz kalifikatu zuen eta hura zaintzeko arauak ezarri zituen urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuaren arabera (EHAAren 24zk, otsailaren 4koa), higiezinek oinarrizko babesa dute. Desafekzioaren ondorioz, higiezinak Dekretuko babes morfologikoa duten elementuen zerrendan geratuko dira.

Bigarrena. Azkoitiko Kale Nagusiko 6 eta 8. zenbakian diren eraikinak desafektatzeko hasitako espedientea jendaurrean jartzeko epea irekitzea eta interesdunei entzuteko izapideari ekitea. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 20 eguneko epea egongo da alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkeztu ahal izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan jasotzen denari jarraiki. Aipaturiko espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunei, Azkoitiko udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketarako Departamentuei, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailari ere jakinaraztea.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik