Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1732
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/28
  • Argitaratze-data: 2014/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zk.), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran zenbait aldaketa gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jesús Iturralde Iriso jauna Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Komunitate eta Familiako Medikuntzan espezialista Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena. Julia Barroso Niso andrea Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Barne Medikuntzan espezialista.Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 28a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik