- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 31koa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, Euskadiko Herri Administrazioaren Legearen proiektua jendaurrean jartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 31koa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, Euskadiko Herri Administrazioaren Legearen proiektua jendaurrean jartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1596
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/31
- Argitaratze-data: 2014/04/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Herri Administrazio eta Justizia Sailak Euskadiko Herri Administrazioaren Legearen proiektu bat prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera egiten ari dira horren izapideak.
Hartarako, lege-erregulazio hori betez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2013ko abenduaren 2ko Agindua eman zuen, aurreproiektua prestatzeko prozedurari hasiera eman ziona, bai eta 2014ko martxoaren 27ko Agindua ere, testu artikulatua idatzitakoan proiektua aurretik onartzekoa.
Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira, aztergai dugun kasu honetan gertatzen den moduan.
Hartarako, Euskadiko Herri Administrazioaren Legearen proiektuak jendaurrean jartzeko izapidea beteko du hogei egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutakoagatik, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 18. artikuluaren b epigrafean xedatutakoa betez, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Herri Administrazioaren Legeak jendaurrean jartzeko izapidea beteko du, hogei egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako Legearen proiektuaren edukia ikusgai egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzan, Gasteizko Donostia kaleko 1ean, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (euskadi.net).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria,
JAVIER BIKANDI IRAZABAL.


