- EBAZPENA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1550
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/01
- Argitaratze-data: 2014/04/02
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, 59.2 artikuluaren bidez, barne-sustapeneko txandan parte hartzeko aukera aintzatetsi die honako hauei: dagokion kategorian sartzeko beharrezko titulazioa izan barik, kategoria horren aurre-aurreko sailkapen-taldeari dagokiona dutenei, baldin eta eskatutako beste betekizun guztiak betetzen badituzte eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gaitasun ikastaroak gainditu badituzte. Ikastaro horien antolaketa eta garapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren ardura izango da.
Hori guztia garatzeko, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntzari buruzko araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 57. artikuluak ezarri ditu zeintzuk izan behar duten ikastaro horiek, zeintzuk izan behar duten beraien helburu eta eduki orokorrak eta zeintzuk ebaluazioa egiteko modu eta erak.
Gorabehera horiek Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez definitu dira, izan ere, agindu horretan ezarri dira Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Udaltzain kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian (titulazio aldetik A1 taldea) sartzeko gaitasun ikastaroetako eduki orokorrak eta ebaluatzeko moduak; hain zuzen ere, ikastaro horiek gaikuntza ematen diete Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzaingoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne sustapeneko prozeduretan parte hartzeko honako hauei: dagokion kategorian sartzeko beharrezko titulazioa izan barik (doktorea, lizentziatua, injinerua, arkitekto edo unibertsitate mailako titulua), kategoria horren aurre aurreko sailkapen-taldeari dagokiona (unibertsitateko diplomaduna, injineru teknikari titulua, arkitekto teknikaria, goi-mailako prestakuntza zikloen araberako goi-mailako teknikari titulua edo parekoa) dutenei.
Ikastaro hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Errektoreak onetsi ostean, honako hau
Ebazpen honen xedea da Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Udaltzain kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko Gaikuntza ikastarorako deia egitea, hain zuzen ere, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntzari buruzko araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 57.1.c) artikuluan ezarritakoa.
Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek honako baldintza hauek beharko dituzte:
Ertzaintzan edo Euskal Herriko Udaltzain kidegoren batean Komisario Kategoria izatea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 81. artikuluan aurreikusitako edozein administrazio egoeratan, zeregin geldialdian izan ezik.
Unibertsitate mailako titulua edo injineru teknikari titulua, arkitekto teknikaria, unibertsitateko diplomaduna, edo parekoa izatea.
Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Ertzaintzako funtzionarioek departamentuen arteko Intraneten Gurenet bitartez egin beharko dute eskabidea, bertan eskuragarri agertzen den eskabide-eredua betez.
Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Udaltzain Kidegoetako funtzionarioek Ebazpen honen eranskin gisa dagoen eskabidean eman beharko dute horren berri. Eskabidearekin batera eskatutako titulazio akademikoaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiara bidali beharko dira.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, bertako Iragarki-oholean, ikastarorako onartu eta baztertu diren izan gaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du, eta baztertu direnen kasuan, horretarako arrazoiak adieraziko dira. Zerrenda hori egiteko, Ikastegiak behar beste frogantza egingo ditu, bai bere esku dagoen informazioaz baliatuz edota izangaiei edo dagokien Administrazioari beharrezko zaion dokumentazioa eskatuz.
Zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahal izango dituzte eta eskabidean egin dituzten akatsak konpontzeko aukera izango dute. Aurkeztutako erreklamazioak onartu edo baztertu diren adieraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko den Ebazpenaren bidez, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratuko da.
Ikastaroaren emaitzak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira.
Ebazpen honek amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioari zuzenean egin ahal izango diote aurka.
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izango da bide jurisdikzionalera jo harik eta errekurtsoa espresuki ebatzi arte, edo administrazioaren isiltasuna dela-eta presuntziozko ezezpena gertatzen bada.
Interesdunak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluaren arabera.
Deialdi honetatik edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak inpugnatu ahal izango dituzte interesdunek, administrazio prozedura erkidearen araudian ezarritako moduetan eta kasuetan.
Arkauti, 2014ko apirilaren 1a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
(Ikus .PDF)


