- EBAZPENA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (56/2014-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (56/2014-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 1667
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/01
- Argitaratze-data: 2014/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (56/2014-E prozedura laburtua) errekurtsogileak jarritako gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka aurkeztu da. Gora jotzeko errekurtso hori Ertzaintzako Eskala Goreneko Intendente kategorian sartzeko hautaketa prozeduran Epaimahai Kalifikatzaileak 2011ko azaroaren 16an hartutako Erabakiaren (2011ko uztailaren 19ko EHAA, 137. zk.) aurka jarri zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.
Arkauti, 2014ko apirilaren 1a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


