- EBAZPENA, 2014ko apirilaren 4koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduan araututako diru-laguntzak emateko dena. Agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ekipamendua erosteko (2013. urtea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko apirilaren 4koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduan araututako diru-laguntzak emateko dena. Agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ekipamendua erosteko (2013. urtea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 1965
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/04
- Argitaratze-data: 2014/05/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduaren 12. eta 13. artikuluek diotenez (agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen, 2013. urtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ekipamendu erosteko), Lanbide Heziketako sailburuordeak, Balioespen Batzordearen proposamenez, ebazpena emateko eskumena du, agindu horren babesean aurkeztutako eskariei buruz. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du, aipatutako agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eta aipatu beharko da zein diren laguntza jasotako erakundeak eta zenbatekoak diren emandako zenbatekoak.
Horren ondorioz, honako hau
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaienetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 4a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
(Ikus .PDF)


