- EBAZPENA, 2014ko apirilaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol federazioen 2013ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko apirilaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol federazioen 2013ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2313
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/04/04
- Argitaratze-data: 2014/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2013ko maiatzaren 21ean EHAAn argitaratu zen Euskadiko Kirol Federazioen 2013ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 16ko Agindua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, diru-laguntzak nori esleitu zaizkion nahitaez argitaratu behar da.
Horiek horrela, honakoa
Lehena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen eta horien onuradunen zerrendaren (I. eranskina) berri ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 4a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSE ANGEL MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


