Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko urriaren 2ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena. Agindu hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena zen, eta 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko urriaren 2ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena. Agindu hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena zen, eta 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten zuen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1863
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/07
  • Argitaratze-data: 2014/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2013ko urriaren 14ko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 2ko Agindua argitaratu zen. Agindu haren bidez, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dira.

  2. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

    Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 2ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.