Euskadi.eus
  • 14/2014 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

14/2014 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2036
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 2014/04/07
  • Argitaratze-data: 2014/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Vitoria-Gasteizko Udalarekin egindako lankidetza-hitzarmena, udaletxearen egoitzan hainbat lokalen jabari publikoko baimena emateko dena. I. eranskinean jasotzen da.

Lankidetza-hitzarmena, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren artekoa, adingabeen erantzukizun penalari buruzko 5/2000 Lege Organikoa aplikatuz, Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Zentralak emandako kautelazko neurriak eta epaian edo autoan ezarritakoak betetzeko dena. II. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Barakaldoko Udalarekin egindakoa, deribazio judizialaren bidezko Familia Elkargunearen zerbitzua Barakaldon kudeatzeko mandatua gauzatzeko dena. III. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Añanako eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan izenpetua. IV. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena, Gaubeako Udalaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan izenpetua. V. eranskinean jasotzen da.

Errioxako Autonomia Erkidegoarekin osasun-gaien inguruan izenpetutako lankidetza-hitzarmena. VI. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.

Alde batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Eusko Jaurlaritzaren izenean.

Eta beste aldetik, Javier Maroto Aranzabal jauna, Gasteizko alkate-udalburua, Gasteizko Udalaren izenean.

Bi aldeek elkar onartzen dute izaera eta kalitatea, eta horren arabera hartzen dute parte ekitaldi honetan, eta elkarri aitortzen diote honako dokumentu hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Gasteizko Udala dela Espainia Plazako higiezinaren jabari-titularra, alegia udalaren egoitzarena. Higiezin horretako zenbait gune Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailari atxikita daude, eta sail horrek Familiarentzako Elkargunea programa kudeatzeko erabiltzen du higiezina.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak arautzen dituen uztailaren 1eko 124/2008 Dekretuak, bere zioen adierazpenean, ekintza adierazten du, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1992 Legearen 9.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta bere 7. artikuluan adierazten du Eusko Jaurlaritzaren gizarte-gaien eskumena duen sailak sortu eta bermatuko duela familiarentzako elkarguneen funtzionamendua.

Hirugarrena. Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari jarraikiz, Gasteizko Udalak ezarri, antolatu eta kudeatuko du Araban dagoen familiarentzako elkargune bakarra. Aldeek 2012ko abenduaren 31ra arte luzatu dute hitzarmen hori, eta aldi berean, Udalak jakinarazi du ez duela jarraitu nahi familiarentzako elkargunea kudeatzeko ardurarekin, hitzarmenaren indarraldia bukaturik.

Laugarrena. Kudeaketa-gomendioa bukaturik Familiarentzako Elkargunearen zerbitzua ematen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzak nahi du udal bulegoetan egotea zerbitzu hori, harik eta bere behin betiko kokapenera joan arte; urtebeteko denbora-muga du, eta beste urte batez luza daiteke, 2013ko urtarrilaren 1etik hasita.

Bosgarrena. Toki-jaurpideen oinarri-arauei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legeak bere 79. artikuluan toki-erakundeen ondasunak sailkatzen ditu, bi multzotan: batetik, jabari publikoko ondasunak, eta bestetik, ondare-ondasunak. Jabari publikoko ondasunak dira, batetik, erabilera publikorako direnak eta zerbitzu publikorako direnak. Toki-erakundeen ondasunen araudiaren 3. eta 4. artikuluetan (ekainaren 13ko 1372/86 ED), aipaturik agertzen da zein izango diren bi kategoria horietan.

Seigarrena. Toki-erakundeen ondasunen araudiak bere 75. artikuluan esaten du ezen «jabari publikoko ondasunen erabileran erabilera pribatibotzat joko da jabari publikoko zati baten okupazioak osatutakoa, halako gisaz ezen gainerako interesdunen erabilera mugatzen edo baztertzen baitu». 78. artikuluak dioenez, jabari publikoko ondasunak erabiltzeko Administrazioaren baimena beharko da. Herri-administrazioen ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 93. eta 94. artikuluek oinarrian arautzen dute jabari-baimenak esleitzeko araubidea, eta ezartzen du baimenak norgehiagoka-erregimenean izapidetuko direla, baina zuzenean eman ahal izango direla lege horren 137.4 artikuluan aurreikusitako kasuetan; gainera, a) atalean jasota dago zuzeneko esleipena egin ahal izango dela, eroslea beste herri-administrazio bat denean.

Horiek horrela, aldeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu nahi dute, herri-administrazioen arteko lankidetza erantzulea xede harturik, Eusko Jaurlaritzari zuzenean utz dakion adierazitako lokalen erabilera, honako klausula hauen arabera.

KLAUSULAK

Lehenengoa. Gasteizko Udalak.

Eusko Jaurlaritzaren eskura jartzen ditu, jabari-baimen bidez jarri ere, Udalak Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailari atxikita dauzkan gune batzuk. Gune horietan, familiarentzako elkarguneen programaren funtzioak egiten ari dira (dokumentu honen eranskinean zehaztuta daude).

Erabilera-arauak emango ditu, Eusko Jaurlaritzak instalazio horien zuzeneko erabilerara egokitu behar direnak, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, edo, hala badagokio, zerbitzuaren esleipena jasotzen duten erakundeen aldetik, Eusko Jaurlaritzak irekitzen edo instruitzen dituen administrazio-kontratazioko espedienteen ondorioz.

Emakida hau urtebetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango da, 2013ko urtarrilaren 1etik hasita.

Bigarrena. Eusko Jaurlaritza:

Gasteizko Udalak ezarritako arauak betez kudeatuko ditu utzitako guneak.

Hornidura-gaietan lagunduko du, behar bezalako kudeaketa egin ahal izateko.

Guneen kontserbazio- eta mantenimendu-gastuak ordainduko ditu, erabiltzaile den aldetik baitagozkio.

Udala lokala uztera mugatzen da. Ez da, beraz, zuzeneko erantzulea, ez eta erantzule subsidiarioa, lokalean egintzak edo hutsak eraginda gerta daitezkeen kalte materialena edo pertsonalena Gasteizko Udala aseguratu gehigarria izango da, hirugarrenaren izaera izateari utzi gabe.

Sute- edo multiarrisku-asegurua ere kontratatuko du, eta lokaleko ekipamendua berritu edota konpondu beharko du.

Hirugarrena. Hitzarmen hau 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Eta, horrekin guztiarekin ados daudela erakusteko, lankidetza hitzarmen hau izenpetu dute, bi aletan, goiburuan ageri den tokian eta datan.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gasteizko alkate-udalburua,

JAVIER MAROTO ARANZABAL.

Justizia ministroa, Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez jauna, abenduaren 21eko 1826/2011 Errege Dekretuaren bidez izendatua, Justizia Ministerioaren izenean eta ordezkaritzan jardunez eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren arabera dagozkion eskumenez baliatuz, 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazkeran.

Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun ministroa, Ana Mato Adrover andrea, abenduaren 21eko 1826/2011 Errege Dekretuaren bidez izendatua (abenduaren 22ko BOE), ministerioko sailak berregituratzeko abenduaren 21eko 1826/2011 Errege Dekretuan esleitzen zaizkion eskumenez baliatuz, goragokoak bereganatu dituelarik, bereziki eta ondore hauetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14. eta 16. artikuluen arabera, urtarrilaren 17ko SSI/131/2013 Aginduaren bidez esleitutako eskumenak (otsailaren 1eko BOE).

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jauna, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak esleitzen dizkion eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkaritzan jardunez.

Alderdiek, duten ordezkaritzaren arabera, dagokien eskumenez baliatuz eta ordezkaritza horretatik eratorritako ahalmenak batak besteari aitortuta, hau

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa. Adingabeen erantzukizun penala arautzeko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 54.1 artikuluaren bigarren paragrafoak, abenduaren 4ko 8/2006 Lege Organikoak emandako idazkeran, hau aurreikusten du: «Adingabeen epaile nagusiak edo Auzitegi Nazionaleko dagokion salak erabakitako behin-behineko atxiloketa, barneratzeko kautelazko neurri eta epaian ezarritako neurriak establezimenduetan gauzatuko dira, eta Gobernuak Auzitegi Nazionalaren esku jartzen duen pertsonal espezializatuaren kontrolpean, hala dagokionean, autonomia erkidegoekin egindako hitzarmen bidez».

Bigarrena. Hitzarmen hau kautelazko neurriak eta Auzitegi Nazionaleko Adingabeen epaile zentralak epaian edo autoan ezarritakoak betetzeko da.

Hirugarrena. Justizia ministroak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez Justizia Administrazioaren Idazkaritza Nagusiaren mende dagoena, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekiko, Fiskaltzarekiko eta organo judizialekiko harremanen ardura du, eta, orobat, Justizia Ministerioak Justizia administrazioaren eta Fiskaltzaren esku uzten dituen obra, informatika eta hornidura arloko baliabideak hobeto banatzera bideratutako jarduerak planifikatu eta koordinatzekoa.

Laugarrena. Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Ministerioari dagokio, Familia eta Haurrentzako Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorraren bidez, familien eta haurren lehen arretarako, gizarte inklusiorako, babeserako eta zailtasun-egoerak edo gatazka sozialeko egoeren prebentziorako gizarte zerbitzuen arloko jarduera-programak sustatzea, aztertzea, lantzea, koordinatzea eta horien jarraipena egitea, urtarrilaren 23ko 200/2012 Errege Dekretuaren arabera, zeinak Ministerioko Sailen oinarrizko egitura ezartzen duen abenduaren 30eko 1887/2011 Errege Dekretua aldatzen baitu.

Bosgarrena. Adingabeen erantzukizun penala arautzeko 5/2000 Lege Organikoaren 45.1 artikuluan ezartzen duenez, autonomia erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien eskumena da Adingabeen epaileek hartutako neurriak betetzea.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren arabera, Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagokio, Justizia Zuzendaritzaren bidez, Adingabeen Epaitegiek ezarritako neurriak betetzeko zeregina.

Seigarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen I. tituluan biltzen dira herri administrazioen arteko lankidetza-printzipioak, zeinen artean baitago lankidetza eta laguntza aktiboak ematea, Administrazioek elkarri eskatu dizkiotenak euren eskumenez behar bezala baliatzeko. Orobat, jasotzen da Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako dagozkion organoekin lankidetza-hitzarmenak egiteko aukera, bakoitzari dagokion eskumenen esparruan.

Zazpigarrena. Aurreko printzipioetan oinarrituz eta egin beharreko lanaren aurreko espezializazioaren eta konplexutasunaren aurrean, sinatzaileek uste dute egokia dela hitzarmen honen xede diren neurriak, Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Zentralak emandakoak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten adingabeei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan berean bete daitezela, Herri Administrazio eta Justizia Sailak 5/2000 Lege Organikoaren 45.1 artikuluan xedatutako eskumena betetzeko dituen baliabide material eta pertsonalekin, eta, betiere, hargatik eragotzi gabe Adingabeen epaile zentralak, jarduerak baloratu ostean, neurria bete behar duen adingabea epaitegitik hurbil egotea gailendu behar dela uste izatea.

Zortzigarrena. Alderdi sinatzaile bakoitzari dagozkion eskumenek eta atribuzioek justifikatzen dute lankidetza-hitzarmen hau sinatzea, eta hitzarmen horren bidez amankomunean ezartzen dira horiek betetzeko baliabide materialak eta giza eta finantza baliabideak.

Azaldutakoagatik, alderdi sinatzaileek berariaz adierazten dute elkarrekin lankidetzan aritzeko borondatea, klausula hauei jarraikiz.

KLAUSULAK

Lehenengoa. Xedea eta aplikatzeko eremu objektiboa.

Hitzarmen honen xede eta aplikazio-eremua da Justizia Ministerioaren, Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren arteko lankidetzaren baldintzak eta betekizunak ezartzea bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten adingabeentzako kautelazko neurriak eta Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Zentralak epaian edo autoan ezarritako neurriak betetzeko, Adingabeen erantzukizun penala arautzeko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarritakoa aplikatuz.

Halaber, hitzarmen honen aplikazio-eremua zabalduko da, eta barne hartuko du Adingabeen erantzukizun penala arautzeko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 13., 40., 50. eta 51. artikuluak aplikatuz ezarriko diren ordezko neurriak betetzea, 8/2006 Lege Organikoak emandako idazkeran, eta baita barneratze-neurrien zaintzapeko askatasunaren bigarren fasea ere.

Bigarrena. Aplikazio-eremu subjektiboa.

Adingabe hauek hartuko dira aintzat hitzarmenaren aplikazio-eremuan: bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Zentralak hitzarmen honen lehenengo klausulan aipatzen diren neurriak ezarri dizkien adingabeak, Adingabeen erantzukizun penala arautzeko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 54.1 artikuluari jarraikiz, 8/2006 Lege Organikoak emandako idazkeran.

Adingabeen epaile zentralak, adingabearen interesari eta espedientearen inguruabarrei erantzunez, erabakiko du hitzarmen honen lehenengo klausulan ezarritako neurriak non bete behar diren.

Hirugarrena. Aplikaziozko erregimen material arauemailea eta funtsezkoa.

Adingabeei eman beharreko arreta arau hauei doitu beharko zaie, nagusiki: Haurraren eskubideei buruzko 1989ko azaroaren 20ko Nazio Batuen Konbentzioko preskripzioak; 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen erantzukizun penala arautzekoa, adingabeen eskubideei eta euren betebeharren exijentziari dagokienean, batez ere; 1774/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinen bidez onartzen baita Adingabeen erantzukizun penala arautzeko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, eta, hala behar denean, gai honi buruzko erkidegoko araudia.

Halaber, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen aplikatzekoak diren xedapenak, Euskal Autonomia Erkidegoarenak, aintzat hartu eta bete egin beharko dira, hala behar denean.

Laugarrena. Neurriak betetzea.

Auzitegi Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Zentralak bizitokia Euskal Autonomia erkidegoan duten adingabeei ezarritako neurriak hitzarmen honen lehenengo klausulan zehaztuak beteko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak bere lurralde-eremuan, epaitegi horretako titularrak, hitzarmen honen bigarren klausularekin bat, horrela erabakitzen badu, betiere.

Bosgarrena. Betebeharren erregimena.

Hitzarmen honi jarraikiz eta haren ondorioetarako, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak betebehar hauek hartuko ditu bere gain:

  1. Bermatzea Adingabeen Epaitegi Zentralak ezarritako neurriak betetzen direla, hitzarmen honen lehenengo klausulan barne hartutakoak; horretarako, egokien iritzitako kudeaketa-tresnak erabiliko ditu, indarreko legeriaren arabera.

  2. Bere gain hartzea legeak, adingabeei dagokienean, herri erakundeari ezar dakizkiokeen betebeharrak eta ahalmenak. Betetze-aldian, herri erakundeak 5/2000 Lege Organikoan eta 1774/2004 Errege Dekretuan aurreikusitako informazio eta proposamenak helaraziko dizkie Adingabeen Epaitegi Zentralari eta Fiskaltzari. Justizia Ministerioari ere emango dio ebazpen judizialaren betearazpenean nabarmen eragiten duten gertakariei buruzko informazioa. Orobat, organo judizialei, fiskaltzari eta poliziari emango die informazioa.

    Hitzarmen honi jarraikiz eta haren ondorioetarako:

    Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Ministerioak betebehar hauek bere gain hartuko ditu:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoari ordaintzea zerbitzuak emateagatik hitzartutako zenbatekoa, hitzarmen honen seigarren klausulan ezarritako baldintzetan, moduan eta epeetan.

    Justizia Ministerioak betebehar hauek bere gain hartuko ditu:

  1. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren esku jartzea, Justizia Zuzendaritzako Gazte Justiziako Zerbitzuaren bidez, adingabeari buruz unean-unean duen informazio oro. Horri dagokionez, halaber, informazio berriren bat izan orduko, ahalik eta lasterren helaraziko dio Herri Administrazio eta Justizia Sailari.

    Seigarrena. Plazak eta kostu ekonomikoa.

    Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak lehentasunezko trataera emango dio Auzitegi Nazionalak ezarritako neurriak betetzeari, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 54.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako baldintzetan.

    Hau da eman beharreko zerbitzuen kostu ekonomikoa, orotara: 7 euro, adingabeko eta eguneko, ez direnean askatasunaz gabetzeko neurriak, eta 269,69 euro, okupatutako plaza bakoitzeko eta eguneko, askatasun-gabetzekoetan.

    Zenbateko hauek automatikoki berrikusiko eta eguneratuko dira urte natural bakoitzaren hasieran, Estatistikako Erakunde Nazionalak edo berau ordezkatzen duen beste erakunde batek Estatu osorako ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen KPI igoeraren arabera, ondo-ondoko aurreko urte naturalari dagokionean.

    Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Ministerioak hiruhilero ordainduko dio Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari zerbitzua emateak eragiten duen gastua; horretarako, ordaindu baino lehen, egiazko likidazioa islatzen duen memoria ekonomiko bat aurkeztu beharko du Sailak. Likidazio hauen ordainketa Sailaren indarreko aurrekontuaren 26.16.231G.226.99 aurrekontu-aplikazioaren kargura egingo.

    Zerbitzu horiek ordaintzeko, gehienez hamar mila (10.000) euroko zenbatekoa ezartzen da, urteko.

    Zazpigarrena. Hitzarmenaren jarraipen eta kontrol batzordea.

    Hitzarmen hau sinatutakoan, jarraipen eta kontrol batzorde bat sortuko da, eta hitzarmen honen xede den zerbitzua koordinatzeaz, kontrolatzeaz, gainbegiratzeaz eta zerbitzuari buruzko informazioa emateaz arduratuko da.

    Jarraipen eta kontrol batzorde hori alderdi sinatzaile bakoitzaren bi ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzako kide batek osatuko dute; alderdi sinatzaileek izendatuko dituzte ordezkariok.

    Hala ere, tratatu beharreko gaiaren arabera, batzordean parte hartu ahal izango dute, hitzarekin baina botorik gabe, egokitzat jotako aholkulariek.

    Jarraipen eta kontrol batzordea alderdi sinatzaileetarik batek eskatzen duenean bilduko da.

    Batzordearen lehendakaritza eta idazkaritza urtebetez baliatuko dituzte erakunde sinatzaileek, txandaka. Lehenengo lehendakaritza eta idazkaritza Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagozkio.

    Jarraipen batzordeak aho batez hartuko ditu erabakiak.

    Batzorde horrek funtzio hauek izango ditu, besteak beste:

  1. Hitzarmen honetan aipagai diren jarduerak eta betebeharrak lantzen eta betetzen direla sustatzea, eta haren klausulak behar bezala betetzen direla zaintzea.

  2. Txosten teknikoak aurkeztea eta lantzea, baita jarduera horiei buruzko egokitzat jotako bestelako agiriak ere.

  3. Jardueren jarraipena eta ebaluazioa: ateratako ondorioek edukia hobetzeko balioko dute, hargatik eragotzi gabe Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Ministerioaren eskumena, hitzartuko diren jarduerak burutzeko emango diren funts publikoen titular den heinean.

  4. Koordinazio-mekanismoak ezartzea, alderdi sinatzaileen arteko harremanaren jarioa errazteko.

  5. Hitzarmenak indarrean dirauen artean, zalantzak edo gai gatazkatsuak bien artean interpretatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

    Batzordea, haren funtzionamenduari, bileren maiztasunari eta hartutako akordioak lotzeari dagokionean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluaren II. kapituluan xedatutakoari atxikiko zaio, kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duena.

    Zortzigarrena. Elkarrekikotasuna, lankidetza eta publizitatea.

    Alderdi sinatzaileek, elkarrekin, konpromiso hau hartu dute: hitzarmenarekin zerikusia duten gai guztietan aktiboki lankidetzan aritzea, eta izan litzaketen informazioa, ezagutzak eta esperientziak trukatzea, betiere hitzarmenaren helburua ahalik eta hobekien betetzeko eta baliabideak une bakoitzeko beharretara moldatzeko.

    Halaber, alderdi sinatzaile bakoitzak erabili ahal izango ditu bai baliabideen kudeaketan eskuratutako informazioa eta bai gizarte gatazkan adingabeen trataerari dagozkion alderdi prebentiboak eta berrezitzaileak sustatzera bideratutako ikerketen eta azterketen informazioa.

    Hitzarmen hau betez trukatutako informazio oro, libreki erabili ahal izango dute alderdi sinatzaileek, betiere informazioa eman duen alderdiak erabilera- edo zabalkunde-murrizketarik edo -erreserbarik ezartzen ez badu. Dena den, alderdi batek ezin izango die hirugarrenei inolaz ere informaziorik eman aurkako alderdiaren idatzi bidezko adostasunik gabe.

    Alderdi sinatzaileek hitzarmen honen esparruan egindako jardueren emaitzak argitaratu eta zabaldu ahal izango dituzte, egokien iritzitako moduan, eta jatorria eta helburua zein diren adierazi beharko dute beti.

    Klausula honetan ezarritako jarduerek ez dituzte urratuko arau hauetan ezarritakoak: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, eta lege hori garatzeko erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa.

    Bederatzigarrena. Iraungitzeko arrazoiak.

    Betetzeagatik, ebazteagatik edo hitzarmena amaitu baino 3 hile lehenago alderdietako batek egindako salaketagatik iraungiko da hitzarmen hau.

    Ebazteko arrazoi izango da alderdietako batek hitzarmenean bere gain hartutako betebeharrak osoki edo partez ez betetzea.

    Balizko ez-betetzeagatik egin gabeko jarduerei dagozkien zenbatekoak osorik edo partez itzuli beharko dira, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera.

    Halaber, hitzarmen hau arrazoi hauengatik iraungiko da: ezinbestez; alderdien arteko adostasuna edo bat-batean haren xedea bete ezinagatik, baita indarreko legedian aurreikusitako ebazteko bestelako edozein arrazoirengatik ere.

    Hamargarrena. Hitzarmenaren eraginak.

    Hitzarmen honek sinatzen denetik aurrera izango du eragina, eta 2013ko abenduaren 31 arte iraungo du. Hitzarmen hau urtez urte luzatu ahal izango da alderdiek berariaz hala erabakiz gero, baina, aurretik, dagokion ekitaldi ekonomikorako mailegu egokia eta nahikoa dagoela egiaztatu beharko da.

    Dena den, hasitako jarduerak amaitu beharko dira, hartutako berariazko jarduera- eta erabaki-planen arabera.

    Hamaikagarrena. Erregimen juridikoa eta jurisdikzioa.

    Lankidetza-hitzarmen honek administrazio izaera du, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen da, dekretu horren 4.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    Sor litezkeen zalantza eta hutsuneei dagokienez, Lege Errege Dekretu honen printzipioetan xedatutakoari atxikiko zaio.

    Hitzarmen hau aplikatzearen ondorioz sor litezkeen interpretazio, aldaketa, ebazpen eta eraginei buruzko gai korapilotsuak, bi alderdien adostasunarekin, jarraipen-batzordearen bidez konpondu beharko dira, eta, besterik ezean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera dagokion administrazioarekiko auzien jurisdikzioko Epaitegien ezaguera eta eskumena izango dira, non kokatzen diren kontuan hartu gabe.

    Aurreko guztiarekin bat etorriz, alderdi sinatzaileek, euren eskumenez baliatuz, behar bezala jasota geratzeko eta ados daudela adierazteko, hasieran adierazitako lekuan eta egunean hitzarmena hiru aletan sinatzen dute.

    Madril, 2013ko irailaren 18a.

    Justiziako ministroa,

    ALBERTO RUIZ-GALLARDÓN JIMÉNEZ.

    Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun ministroa.

    ANA MATO ADROVER

    Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jauna, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

Bestetik, Alfonso García Alonso, Barakaldoko Udaleko alkate-presidentea.

HAUEK HARTU DUTE PARTE:

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jaunak, bere kargua betez, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean eta ordezkari.

Alfonso García Alonso jauna, Barakaldoko Udalaren izenean eta ordezkari.

Bi alderdiek agiri hau formalizatzeko beharrezko ahalmen juridikoa eta egintza-ahalmena aitortzen diote elkarri eta, egintza honetan aritzeko eman zaien ordezkaritza elkarri onartuta eta ados jarrita, akordio hau sinatu dute. Horretarako, honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa. Azaroaren 22ko 239/2011 Dekretuaren bidez orain aldatu den uztailaren 1eko 124/2008 Dekretuaren Zioen Azalpenean xedatuta geratzen da Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetan eskumena daukan sailak sortuko dituela deribazio judizialen bidezko Familia Elkarguneak, eta sail hori bera arduratuko dela elkarguneak eramateaz, erantzukizun publikozko zerbitzua baita. Horregatik, elkarguneak zuzeneko ekintza bidezko zerbitzutzat jo dira, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 39.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena. Herri Administrazio eta Justizia Sailak ez du behar adina bitarteko material eta tekniko egokirik deribazio judizialaren bidezko elkarguneen zerbitzua emateko Barakaldon.

Eta, alderantziz, Barakaldoko Udala 2009. urteaz geroztik dagoeneko zerbitzua ematen ari da; badituelako horretarako behar diren bitartekoak eta esperientzia, bai eta zerbitzua emateko lokal egokiak ere.

Beraz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egokia da deribazio judizialaren bidezko Familia Elkargunea zerbitzua kudeatzeko mandatua Barakaldoko Udalari agintzea.

Hirugarrena. Kudeaketa-mandatua dagokion hitzarmenaren bidez formalizatuko da; horren bidez ezarriko dira mandatuaren baldintzak alderdi sinatzaileen arteko lankidetza kontuan hartuz, arestian aipaturiko helburua hobeto lortzeko.

Laugarrena. Adierazitako guztiaren arabera, eta bi alderdiak beren interesetan ados daudenez, erabaki dute hitzarmena ondorengo klausulen arabera formalizatzea:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Helburua.

Barakaldon deribazio judizialaren bidezko Familia Elkargunea zerbitzua jarri eta emateko, Eusko Jaurlaritzak Barakaldoko Udalari aginduko dion kudeaketa-mandatuaren nondik norakoak ezartzeko sinatu da hitzarmen hau.

Bigarrena. Barakaldoko Udalaren betebeharrak.

Barakaldoko Udalak honako konpromiso eta betebehar hauek onartzen ditu:

Barakaldoko Elkarguneak behar bezala eman beharko ditu 124/2008 Dekretuaren 5. artikuluan zehaztutako zerbitzuak (bere 6. artikuluko printzipio orokorrei buruz azaroaren 22ko 239/2011 Dekretuak sartutako aldaketak kontuan hartuta).

Barakaldo udalerrian bizi diren familien Elkarguneari dagokionez, Barakaldoko Elkargunean artatuko dira eragin-prozeduren ebazpen judizialak. Egoera berezietan inguruko udalerriko familiak artatuko daitezke, gehienez 10 familia.

Barakaldoko Udalak berak erabakiko du Familia Elkargunea nola kudeatu.

Profesionalek zorrotz bete beharko dituzte erabiltzaileen eskubideak (10. artikuluan datoz) eta aipatu dugun Dekretuko 13. artikuluan zehaztutako obligazioak. Ume eta nerabeen onerako lan egitea, horixe izango da beti zerbitzuaren funtsa.

124/2008 Dekretuaren III. Kapituluko 2., 3. eta 4. sekzioetan zehazten diren ekintza-protokoloen, egintzen eta eragin-prozeduren arabera emango da beti zerbitzua. (Azaroaren 22ko 239/2011 Dekretuak aldarazia).

Kasu bakoitzean, bai balorazioa eta bai eragite-plana tartean direnen araberakoak izango dira. Profesionalen antolaketa-egiturak eta prestakuntzak ematen den zerbitzuaren egokitasuna bermatuko dute.

Hiru hilean behin, Barakaldoko Udalak azalpen-memoria prestatu beharko du, bertan jasotzeko arteztutako kasuei buruzko informazio estatistikoa, kasuen bilakaerari buruzko iritzia eta gertatutako gorabehera aipagarrienak.

Urte naturala amaitzen denean, edo luzapeneko urte bakoitza amaitzen denean, urte horretan egindako ekintza guztien memoria aurkeztu beharko du Barakaldoko Udalak. Memoria horretan jaso behar da, halaber, hiru hileroko txostenetan sortutako informazioa, eta, gainera, kudeaketari buruzko kontuak, prestakuntzako edo ikerketako ekintzei buruzkoak, zerbitzuaren gaineko iritzia eta hobetzeko proposamenak.

Elkargunearen lokaletan nahiz erabiliko diren agiri guztietan Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren logotipoa eta ikurra jarri beharko dira bistan.

Barakaldoko Udalak zintzo egiaztatu beharko du Herri Administrazio eta Justizia Sailaren aurrean ondo bete dituela ezarri zaizkion baldintzak eta betekizunak, eta behar bezala egin dituela mandatuan agindutakoak, klausula honetan bertan zehaztutako moduan eta epean.

Edonola ere, uztailaren 1eko 124/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintza guztiak bete beharko ditu Familiaren Elkarguneak, eta Barakaldoko Udalak berak egiaztatuko du hori horrela dela, mandatua agindu dion administrazioaren aurrean. (Dekretu hori aldarazi egin zuen azaroaren 22ko 239/2011 Dekretuak, EAEn deribazio judizial bidezko Familiaren Elkarguneak arautzen dituenak).

Betebehar hori ez betetzeak mandatua ezeztatzea eragingo du, seigarren klausulan aurreikusitakoaren arabera.

Barakaldoko Udalak bere burua prest jarriko du Herri Administrazio eta Justiziaren Sailak egin nahi dituen egiaztapen guztietarako, nahiz Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arau zehatzak agintzen dituen ikuskapenetarako.

Hitzarmena burutzeko kontuan hartu den edozein zirkunstantzia objektibo zein subjektibo aldatuko balitz, aldaketa horren berri eman beharko dio Udalak Herri Administrazio eta Justizia Sailari.

Hirugarrena. Herri Administrazio eta Justizia Sailaren obligazioak.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak konpromisoa hartzen du 130.000 euro jartzeko Barakaldoko deribazio judizial bidezko Familiaren Elkargunearen martxak eragingo dituen gastuetarako. 2014. urteko gastuen zenbatekoa ekitaldi horretako aurrekontu arruntetik ordainduko da.

Mandatua egiteko ordaina honela gauzatuko da, betiere 2014ko aurrekontuaren kargura:

  1. Lehenengo ordainketa, ezarritako zenbatekoaren % 75, hau da: 97.500 euro, 2014. urtearen hasieran.

  2. Bigarrengo ordainketa, Barakaldoko Udalak jasandako gastu errealaren zenbatekoaren gainerakoa, izendatutako urteko maximoa arte, gehienez.

    Ordainketa hori egiteko, Barakaldoko Udalean fede publikoa daukanak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da aurretik. Bertan agertuko da zerbitzua emateak zenbateko kostu ekonomikoa eragin duen guztira.

    Gastu-ziurtagiri horrez gain, urtean egindako ekintzen azalpen-memoria ere aurkeztu beharko da, lehen esan bezala.

    Bai ziurtagiria eta bai azalpen-memoria Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Zuzendariari aurkeztu behar zaizkio, 2015ko otsailaren 28 baino lehen. Luzapena sinatuko balitz, hurrengo urteetan ere egun hori baino lehen aurkeztu beharko litzateke.

    Edonola, gehienez ere 130.000 euro jarriko ditu Herri Administrazio eta Justizia Sailak. Horregatik, hitzarmenaren indarraldia amaitu ondoren, ikusten baldin bada zerbitzuaren kostua txikiagoa dela kopuru hori baino, dena delako kopuru erreal hori likidatuko da eta, kopuruaren arabera, mandatua agindu duen administrazioak ordaintzeko dagoena (osorik edo hein batean) ordainduko du, edo, kasuaren arabera, ordainketa hori ezeztatuko du eta Udalari eskatu ere egingo dio hitzarmena sinatutakoan jasotako diruaren zati bat itzultzeko.

    Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak konpromisoa hartzen du nahiz Familia Elkarguneko seinaletan nahiz lokaletan eta erabiliko diren dokumentuetan bere logotipoa eta ikurra jartzearen kostua ordaintzeko.

    Laugarrena. Hitzarmenaren kontrola eta jarraipena.

    Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Justizia Zuzendaritza izango da kudeaketa-mandatuaren kontrolaz arduratuko den organoa.

    Halaber, hitzarmen honen nondik norakoen jarraipena egiteko Jarraipen Batzordea eratuko da. Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordeak eta Justizia Zuzendariak, eta Barakaldoko Udaleko Gizarte Gaietako zinegotziak eta Gizarte Zerbitzuetako Saileko arduradunak (edo ordezkari izendatu duenak) osatuko dute batzordea. Gutxienez, urtean behin elkartuko da batzordea, eta bildu beharra ikusten duenetan.

    Batzorde horren oinarrizko eginkizunak honako hauek izango dira:

    Zerbitzua nola ematen den aztertzea behar bezala ematen dela bermatzeko.

    Lan-protokoloak ezartzea: dokumentazioa, prozedura, segurtasuna, lankidetza eta abar.

    Kasuistika aztertzea.

    Zerbitzuaren eta araudiaren hobekuntza posibleak planteatzea.

    Alderdien arteko eztabaidak ebaztea.

    Bosgarrena. Hitzarmenaren nondik norakoa eta jurisdikzio eskuduna.

    Hitzarmen hau administratiboa da, hitzarmena aplikatzeak eragin ditzakeen gorabehera guztiak ebazteari dagokionez, horrek dakartzan ondorioekin.

    Hitzarmen hau aplikatzean sortzen diren auziak Administrazioarekiko Auzietarako jurisdikzioaren eskumenekoak izango dira.

    Seigarrena. Hitzarmena azkentzea.

    Hitzarmen hau honako arrazoi hauengatik azkendu ahalko da:

    1. Xedaturiko epea amaitzea.

    2. Mandatua ezeztatzea Barakaldoko Udalak hitzarmenean aurreikusiriko baldintza, betebehar eta konpromisoak bete ez dituelako. Ezeztapena ebazpen arrazoituaren bidez egingo da eta aldez aurretik entzunaldi-izapidea emango zaio Barakaldoko Udalari.

    3. Barakaldoko Udalak uko egitea, Herri Administrazio eta Justizia Sailak bere betebeharrak betetzen ez dituela-eta. Sailari bere burua azaltzeko aukera eman beharko zaio lehenik. Izapide horren ondoren, Barakaldoko Udalaren arrazoitutako ebazpen bidez gorpuztuko da uko egitea. Horretarako, aurrez, Udalbatzak baimena onartu eta adierazi behar du (Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47. artikuluak jartzen duen moduan).

    4. Bi alderdiak horretarako ados jartzea.

    5. Administrazioak zerbitzua erreskatatzea, berak emateko zuzenean eta bere baliabideak erabiliz.

    1. , c), d) eta e) idatzi-zatietan adierazitako edozein arrazoirengatik hitzarmena azkentzen bada, benetan egindako jardunak egiaztatuko dira, eta horri dagokionez zehazten denaren arabera, dagokion likidazio ekonomikoa egingo da, eta azken horren arabera, honako kasu hauek izan daitezke:

      Mandatua agindu duen administrazioak Udalari ordaintzeke dagoen bigarren ordainketaren zati bat, edo zati osoa, ordaindu behar izatea.

      Bigarren ordainketa deuseztatu beharra.

      Hitzarmena sinatzeko unean jasotako dirua, zati bat edo hein bat, itzuli behar izatea Barakaldoko Udalak, eta ordaintzeke zegoen ordainketa deuseztatzea.

      Zazpigarrena. Indarraldia.

      Hitzarmen hau 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte egongo da indarrean.

      Bi aldeak ados daudela adierazteko, hitzarmenaren bi ale izenpetzen dituzte sinatzaileek hitzarmenaren orri guztietan, horietako bakoitza alderdi baten esku geratuz, agiriaren hasieran adierazitako leku eta egunean.

      Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

      Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

      JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

      Barakaldoko Udalaren alkate-presidentea,

      ALFONSO GARCÍA ALONSO.

Parte hartzen dute:

Alde batetik, Maite Iruretagoiena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Juan Carlos Medina Martinez jaunak, Añanako Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.

Adierazi dute:

  1. 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

  2. 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

  3. Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»

  4. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

  5. Añanako Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

  6. Hori guztia ikusita, Añanako Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

    Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Añanako Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

    HITZARMENAREN HELBURUA

    Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Añanako Udalaak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

    Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

    Terminologia juridiko-administratiboa.

    Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

    EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Añanako Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

    Seigarrena. Añanako Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

    Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

    1. Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    2. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

      TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

      Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

      Añanako Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

      Añanako Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

      EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

      Bederatzigarrena. Añanako Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Añanako Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

      Añanako Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Añanako Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

      Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

      KLAUSULA OROKORRAK

      Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

      Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

      Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

      Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2014ko urtarrilaren 29an.

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

      MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

      Añanako Udalaren aldetik,

      JUAN CARLOS MEDINA MARTINEZ

Parte hartzen dute:

Alde batetik, Maite Iruretagoiena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi jaunak/andreak, Gaubeako Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.

Adierazi dute:

  1. 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

  2. 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

  3. Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».

  4. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

  5. Gaubeako Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

  6. Hori guztia ikusita, Gaubeako Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

    Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Gaubeako Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

    HITZARMENAREN HELBURUA

    Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Gaubeako Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

    Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

    Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

    Terminologia juridiko-administratiboa.

    Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

    EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Gaubeako Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

    Seigarrena. Gaubeako Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

    Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

    1. Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

    2. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

      TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

      Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

      Gaubeako Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

      Gaubeako Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

      EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

      Bederatzigarrena. Gaubeako Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Gaubeako Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

      Gaubeako Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Gaubeako Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

      Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

      KLAUSULA OROKORRAK

      Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

      Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

      Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

      Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 27an.

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

      MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

      Gaubeako Udalaren aldetik,

      JUAN CARLOS RAMIREZ-ESCUDERO ISUSI

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 15ean.

Bildu dira, alde batetik, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburua eta, bestetik, José Ignacio Nieto García Errioxako Gobernuko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailburua.

Parte hartzen dute bakoitzak bere kargua betez eta eman dizkieten ahalmenak baliatuta.

Hitzarmen hau izenpetzeko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta

AZALTZEN DUTE:

Lankidetza izan behar dutela printzipio herri-administrazioek beraien arteko harremanetan, eta eraginkortasuna eta herritarrei zerbitzua ematea izan behar dutela irizpide jardunean. Horiek horrela, eskumenak eraginkortasunez bete ahal izateko beste administrazioek behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eman behar dute, halaxe xedatu baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3.2 eta 4.1.d) artikuluetan.

1978ko abenduaren 27ko Konstituzioak, 43. artikuluan, osasuna babestu beharreko eskubidetzat onartzen du, eta botere publikoei ematen die hura antolatzeko eta zaintzeko ardura.

Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak eta Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak egungo osasun-sistema nazionalaren zutabeak ezarri dituzte. Lege horietan xedatutakoaren arabera, unibertsala, doakoa, bidezkoa eta ororentzako eskuragarria izan behar du osasun-sistemak, eta osasun zerbitzuak emateko orduan tratu-berdintasuna bermatuko duen osasun-politika finkatu dute, lurralde- eta gizarte-desoreken gainetik.

Alde horretatik, betidanik, elkarren mugakide diren bi erkidego horien arteko osasun-asistentzia berariaz adierazi gabeko hitzarmen baten bidez egin izan da. Horrela bada, Arabako Errioxan bizi diren pertsonak artatu dituzte Errioxako Autonomia Erkidegoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, zenbait teknika eta tratamendu zehatzen beharra zuten Errioxako Autonomia Erkidegoko pazienteak.

Ordura arte isilbidez funtzionatutako jarduera hori berariazko hitzarmen batean jasotzeko asmoz, bi autonomia-erkidego horietako osasun-zerbitzuek lankidetza-hitzarmen iragankorra izenpetu zuten 2011ko abenduaren 7an. 2012ko otsailaren 29ra arte izan zen indarrean aipatu hitzarmen hori eta, 2012ko otsailaren 27an alderdiek izenpetutako hitzarmenaren bidez, beste hilabete luzatu zen.

Azkenik, 2012ko martxoaren 30ean beste hitzarmen bat izenpetu zen. 2013ko martxoaren 31 arte egongo zen indarrean hitzarmen berria, eta automatikoki luzatzeko aukera ematen zuen, urtebeteka, sinatzaileetako batek hitzarmena bertan behera utzi nahi zuela adierazten ez zuen bitartean. Aldeek edozer unetan dute aukera hitzarmena bertan behera utzi nahi dutela iragartzeko, betiere, hilabeteko aurrerapenez jakinaraziz gero.

2012ko hitzarmenak gaur egun indarrean jarraitzen badu ere, hitzarmen berria izenpetu nahi dute bi alderdiek gaur egun zenbait kasutan ematen duten osasun-arreta arautzeko. Izan ere, egungo esparru eta egoerara egokitu behar da aipatu arreta hori, eta Osasun Kohesiorako Funtsaren eta Asistentzia Bermearen Funtsaren erregulazioak kontuan izan behar dira.

Aipatu hitzarmen horren bitartez lortutako informazioan eta eskarmentuan oinarrituta, zehaztasun handiz jakin dezakegu zer eratako asistentzia behar duten eta ematen dioten elkarri bi autonomia erkidegoek. Jakin dezakegu, baita ere, zer eratako asistentzia eman behar dion erkidego batek besteari biek egindako ahaleginak parekoak izan daitezen.

Hitzarmen horrek luze iraun dezan, egoki kudeatu eta eguneratu beharra dago, hura izenpetu duten alderdien beharrak aldatu egin direla kontuan izanik.

Horiek guztiak kontuan izanik, hitzarmen hau izenpetzen dute bi alderdiek, honako estipulazio hauek oinarri harturik:

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa. Xedea

Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Errioxako osasun-zerbitzuek, hain zuzen ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eta Errioxako osasun-zerbitzuak hurrenez hurren, beste erkidegoan bizi direnei eskaintzen dieten osasun-asistentzian lankidetzan aritzea, dela eskualde mugakidetan bizi direlako, dela jatorrizko erkidegoan ez dituztelako beharrezko teknikak edo asistentzia-jarduerak.

Hitzarmen honetan zehaztuko da edo hitzarmena aplikatzerakoan zehaztuko du Jarraipen Batzordeak, bestela, pazienteak nola bideratuko diren, zer protokolo beteko den, zer eratako asistentzia emango den eta hura emateak zer ondorio izango duen.

Bigarrena. SERIS - Errioxako Osasun Zerbitzuaren betebeharrak.

  1. Errioxako Osasun Zerbitzuak laguntza espezializatua emango die Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen arretako medikuek agindutako pazienteetatik Arabako Errioxako udalerri hauetan bizi direnei: Mañueta, Elciego, Bilar, Kripan, Bastida, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.

  2. Hitzarmen honen eranskinean jasotako agiriaren bitartez bideratutako pazienteak baino ez ditu artatuko Errioxako Osasun Zerbitzuak.

  3. Errioxako Osasun Zerbitzuek ezin badiote pazienteari berezko bitartekoekin eman hark behar duen osasun-laguntza, hura beste zentro edo eskualde-zerbitzu batzuetara bidera dezake Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak; hori guztia, betiere, Osasun Ministerioak edota Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak ezarritako prozedurak betez.

    Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren betebeharrak.

  1. Errioxako Autonomia Erkidegoan bizi diren herritarrei honako espezialitate hauetako asistentzia-jarduerak eta teknika osagarriak aplikatuko dizkie Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak:

    Kirurgia plastiko eta konpontzailea.

    Erredura handien unitateko teknika berezko eta zehatzak.

    Genero-trastornoen unitateko berezko teknikak; Endokrinologia-unitatearekin batera egingo da.

    Bularra berreraikitzea, zintzilikario mikrokirurgiko bidez.

    Kirurgia bariatrikoaren ondoriozko kirurgia plastikoa.

    Lipodistrofiaren ondoriozko kirurgia sekundarioa.

    Dermatologia.

    Mohsen kirurgia.

    Dermatoskopia digitala.

    Ginekologia eta obstretizia.

    Fetu-terapiaren unitatea.

    Laguntza bidezko giza ugalketarako unitatea.

    Otorrinolaringologia.

    Koklea-inplantearen unitatea.

    Aurpegi-masailetako kirurgia.

    Aurpegi-masailetako kirurgiaren unitatea.

    Neurokirurgia - Neurologia.

    Neuroerradiologiaren unitatea.

    Gaitz neuromuskularren unitatea.

    Epilepsien eta Parkinson gaitzaren unitatea.

    Mugimendu-nahasteen unitatea.

    Neurokirurgia urgentea.

    Kirurgia orokorra eta digestio-aparatuko kirurgia.

    Obesitate-kirurgia.

    Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa.

    Hezurretako tumoreak.

    Bizkarrezurraren unitatea.

    Haurren eta goiztiarren kirurgia.

    Digestio-aparatuko kirurgia.

    Bihotzeko kirurgia.

    Ortopedia.

    Neurokirurgia.

    Urologia.

    Oftalmologia.

    Otorrinolaringologia.

    Aurpegi-masailetako kirurgia (erbi-ezpaina eta ahosabaiko arteka).

    Pneumologia - Neurofisiologia - Neuroerradiologia.

    Loaren unitatea.

    Urologia.

    Prostatako kirurgia laser berde bidez.

    Kirurgia onkologikoa, robotika bidez.

    Diagnosi-probak.

    Ekobronkoskopia.

    Ekoendoskopia digestiboa.

    Baloi bikoitzeko enteroskopia.

    Kapsula endoskopikoa.

    Uzki eta ondesteko manometria.

    Fibroscam-a.

    Transplanteak.

    Haur zein helduei giltzurruneko transplantea egiteko itxarote-zerrenda bateratua.

    Helduen giltzurrun-transplantea, emailea bizirik dela.

    Haurren giltzurrun-transplantea.

    Helduen gibeleko transplantea, seropositiboak barne (aukeran).

    Transplanteei dagokienez, Jarraipen Batzordearen bitartez, transplanteak egiteko protokoloak proposatuko dituzte alderdi izenpetzaileek, eta bi autonomia-erkidegoek onartu beharko dute haiek proposatutakoa.

  2. Hitzarmen honen eranskinean jasotako agiriaren bitartez bideratutako pazienteak baino ez ditu artatuko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak.

  3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak ezin badio pazienteari berezko bitartekoekin eskaini hark behar duen osasun-asistentzia, hura beste zentro edo eskualde-zerbitzu batzuetara bideratzeko askatasuna izango du Errioxako Osasun Zerbitzuak; hori guztia, betiere, Osasun Ministerioak edota Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak ezarritako prozedurak betez.

    Laugarrena. ekonomia erregimena.

  1. Hitzarmen hau aplikatuta paziente bat bideratzen den guztietan balioespen ekonomikoa egin beharko da. Balioespen ekonomikoa Osasun Kohesiorako Funtsa edo Asistentzia Bermatzeko Funtsa kudeatzeko Osasun Sistema Nazionalak ezarritako moduan egingo da, dagokionaren arabera, 2013. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 legeko hirurogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplika dadin, edo, bestela ere, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan adierazi bezala balioetsi beharko dira aipatu zerbitzuak. Erkidego batek besteak baino ahalegin handiagoa egiten badu, dagokion diru-ordaina egingo dio besteak, betiere, arestian aipatutako arauetan xedatu bezala.

  2. Hitzarmen honen Jarraipen Batzordea asistentzia- eta ekonomia-oreka bilatzen saiatuko da, eta hitzarmena aplikatzeak bi alderdietako edonori asistentzia-desoreka edo desoreka ekonomiko larririk sor ez diezaion ahaleginduko da.

  3. Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde Arteko Kontseiluaren barruan Asistentzia Bermatzeko Funtsaren (ABF) eta Osasun Kohesiorako Funtsaren funtzionamendua babesten jarraituko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak eta Errioxako Autonomia Erkidegoko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako Sailak. Horrela bada, sistema informatikoak erabiliko dituzte beharrezko datuak bidaltzeko.

    Bosgarrena. Jarraipen Batzordea.

  1. Hitzarmen honetan adostutakoa kudeatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko Jarraipen Batzordea eratuko da. Lau pertsonak osatuko dute aipatu batzordea: Errioxako Autonomia Erkidegoko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailburuak izendatutako bi pertsonak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailburuak izendatutako beste bik.

  2. Jarraipen Batzordeak hiru hilean behin egingo ditu ohiko bilerak, baina ez ohikoak ere egin ditzake bi aldeetako batek hala eskatuz gero.

  3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan ezarritakoaren arabera funtzionatuko du Jarraipen Batzordeak.

  4. Hitzarmen hau sinatu eta hogeita hamar eguneko epearen barruan eratuko da Jarraipen Batzordea.

    Seigarrena. Jarraipen Batzordearen egitekoak.

    Jarraipen Batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu:

    Hitzarmen honetan araututako asistentzia-jarraipena eta jarraipen ekonomikoa egitea.

    Hitzarmen honen bidez egindako bideratzeak, protokoloak eta prestazioak berrikustea.

    Hitzarmen hau interpretatzea eta hitzarmena aplikatzean suerta daitezkeen desadostasunak arautzea.

    Hitzarmena amaitzea edo aldatzea proposatzea.

    Sei hilean behin tartean diren sailetara txosten bat bidaltzea, hitzarmena aplikatzean izandako gertakariei buruz.

    Hitzarmen honen harira agindutako beste edozer eginkizun.

    Zazpigarrena. Indarraldia.

    Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean, eta hiru urteko iraupena izango du. Hortik aurrera, automatikoki luzatuko da urtebeteko epetan, alderdietako batek hitzarmena amaituko dela iragartzen ez duen bitartean; dena den, hitzarmena amaituko den eguna baino hiru hilabete lehenago adierazi beharko du hori.

    Zortzigarrena. Hitzarmena berrikustea.

    Bi alderdiek edozein unetan egin dezakete hitzarmen hau berrikusteko proposamena, egoki irizten dituzten aldaketak egiteko. Berrikusketa gauzatuta gera dadin, egokia den prozeduraren bidez sartu beharko dira aldaketak hitzarmenaren testuan, eta bi alderdiek sinatu egin beharko dituzte.

    Bederatzigarrena. Araubide juridikoa.

    Hitzarmen hau administratiboa da, eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 4.1.c) idatzi-zatiaren aplikazio-eremutik kanpo dago.

    Hamargarrena. Gatazkak konpontzea.

  1. Hitzarmen hau aplikatzean sor daitezkeen gatazkak elkarren arteko adostasunez ebatziko dituztela hitz eman dute bi alderdiek.

  2. Hitzarmen hau garatzearen eta betearaztearen ondorioz bi alderdiak auzitan baldin badaude eta bosgarren estipulazioan aipatutako Jarraipen Batzordeak ezin baditu gatazka horiek ebatzi, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren bidetik joko dute, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoa beteko da.

    Eta azaldutako guztiarekin ados daudela erakusteko, alderdiek hitzarmen hau izenpetu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

    Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua,

    JON DARPÓN SIERRA JAUNA.

    Errioxako Autonomia Erkidegoko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailburua,

    JOSÉ IGNACIO NIETO GARCÍA JAUNA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik