Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko apirilaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, «Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela egiaztatzeko dena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, «Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela egiaztatzeko dena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1839
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/10
  • Argitaratze-data: 2014/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen denez, diru-laguntza jaso ahal izateko, dagokion programa-deialdia ixten den egunean erakunde eskatzaileak aldeko eta indarreko ebazpen bat eduki beharko du, eta ebazpen horretan egiaztatuko da dekretu horren I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela.

Aipatutako dekretu horren 11. artikuluan xedatzen denez, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ebatzi beharko du egiaztatze-eskaera hori, kontuan harturik eskaerak 36 hilabeteko indarraldia izango duela, argitaratzen den egunetik hasita.

«Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara bidalitako 2014ko martxoaren 26ko idazkiaren bidez, programetarako laguntzak jasotzeko egiaztatze-eskaera bat aurkeztu zuen.

Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa azterturik ikusi da «Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteak bete egiten dituela I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak.

Adierazitakoagatik, honako hau

Lehenengoa. Egiaztatzea «Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteak bete egiten dituela programetarako laguntzak jasotzeko bete beharreko administrazio-baldintzak eta ahalmenak; eta bete egiten ditu 36 hilabetez, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Denbora-tarte horretan, «Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteak zuzenean parte hartu ahal izango du programetarako laguntzak jasotzeko deialdietan, deialdi bakoitzean egiaztatzeko premiarik izan gabe.

Bigarrena. Egiaztatze-indarraldian zehar, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak eta/edo argibideak eskatzeko «Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional» elkarteari, administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada eskatutako baldintzaren bat edo ahalmenen bat ez duela gehiago betetzen, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ofizioz ekin ahal izango dio egiaztapen hori indargabetzeko espediente bati.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik