- 449/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Pilar Regulez Ariño andrea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu449/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Pilar Regulez Ariño andrea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2015
- Xedapen-zk.: 449
- Xedapen-data: 2014/04/10
- Argitaratze-data: 2014/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Mediko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2014ko urtarrilaren 31ko 159/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, María Pilar Regulez Ariño andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. María Pilar Regulez Ariño andrea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1597/2016 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Regulez Ariño Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa, berak hala eskatuta, kargutik kentzen duena.
- Ikus: 159/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.


