- 455/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Itziar Larrea Arechavaleta andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu455/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Itziar Larrea Arechavaleta andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 82
- Hurrenkera-zk.: 1978
- Xedapen-zk.: 455
- Xedapen-data: 2014/04/10
- Argitaratze-data: 2014/05/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu egin da Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31ko 166/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarra aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Itziar Larrea Arechavaleta andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Itziar Larrea Arechavaleta andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko erizain-gainbegirale lanpostu funtzionalaren 21784 plazaren jabea dena, Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Itziar Larrea Arechavaleta andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Itziar Larrea Arechavaleta andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 328/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzen den Iciar María Larrea Arechavaleta andrea, berak hala eskatuta.
- Ikus: 166/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.


