Euskadi.eus
  • 457/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

457/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1980
  • Xedapen-zk.: 457
  • Xedapen-data: 2014/04/10
  • Argitaratze-data: 2014/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu egin da Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31eko 168/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Amaya de Allende Achalandabaso andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendaria izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.