Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko apirilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariarena, Bolo Jokorako Euskal Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko kirol erakundeen erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariarena, Bolo Jokorako Euskal Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko kirol erakundeen erregistroan inskribatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2633
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/15
  • Argitaratze-data: 2014/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Bolo Jokorako Euskal Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986ko irailaren 24an, 119. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira.

Bolo Jokorako Euskal Federazioak 2014ko urtarrilaren 25ean egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Bolo Jokorako Euskal Federazioaren Estatutuen 1. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita geratzen da:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraz, beraren aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 15a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik