Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko apirilaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita «Arratia Bailarako Konexio-sareak eta Enagaseko 43x00 Posizioak» -Dimako udalerrian- eragiten dieten finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita «Arratia Bailarako Konexio-sareak eta Enagaseko 43x00 Posizioak» -Dimako udalerrian- eragiten dieten finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2065
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/25
  • Argitaratze-data: 2014/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Erref.: CG-F-2013-005 JKE/BIZ.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko otsailaren 7ko Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion Naturgas Energia Distribución, S.A.U.ri «Arratia Bailarako Konexio-sareak eta Enagaseko 43x00 Posizioa» izeneko proiektua burutzeko, eta onura publikokotzat jo zen.

Hidrokarburoen urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluaren arabera (BOE 1998-10-08), onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ondasunak okupatu edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra eta, era berean, berekin dakar premiaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluko ondorioetarako eta lege horrexen 53. artikuluko erregistro-ondorioetarako.

Bizkaiko lurralde-ordezkariak, aipatu 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikulua betez, jabeei eta ukitutako eskubideen titularrei Dimako Udalera dei egitea erabaki du, hortxe baitaude ukitutako ondasunak; izan ere, aktak udalerri horietan egingo dira, betiere, ukitutako ondasunak okupatu baino lehen eta, bidezkoa balitz, baita behin betiko okupatzeko akta ere; nolanahi ere, beharrezko denean, ondasunok dauden lekura ere joan ahal izango da.

Interesdunak eta ukitutako ondasunen gaineko eskubide edo interesak dituztenak eurak bertaratu beharko dira, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkariren bat bidaliko dute; horrez gain, titulartasuna adierazteko egiaztagiriak eta kontribuzioaren azken erreziboa aurkeztuko dituzte, eta, nahi izanez gero, peritu edo notarioren baten laguntza ere eraman dezakete.

Aurreko aktak 2014ko ekainaren 24-26an jasoko dira. Aktak egiteko agindua zitazio-zedula baten bidez bidaliko zaie titularrei. Zitazio horretan lekua, eguna eta ordua adieraziko dira. Bestalde, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan jasotako gainerako argitalpenak ere beteko dira.

Naturgas Energía Distribución, S.A.U. izango da onuradun desjabetzearen espedientean.

Era berean, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 56.2 artikuluarekin bat etorriz, interesatuek eta, eskubide errealen edo ekonomi interesen titular izanik, argitaratutako zerrendan agertzen ez direnek idatziz aurkez ditzakete komenigarri deritzeten alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Concha Jenerala kalea 23-5., Bilbao 48010). Okupatu aurreko aktak egiteko egunera arte aurkez ditzakete alegazioak; alegazioon helburua ukitutako ondasun eta eskubideak zerrendatzean eginiko akatsak zuzentzea soilik izango da.

Bilbao, 2014ko apirilaren 25a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.