Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 8koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Fiskalean «Goi kargudunaren idazkariaren» lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 8koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Fiskalean «Goi kargudunaren idazkariaren» lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2245
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/08
  • Argitaratze-data: 2014/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia Administrazioaren 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren bidez (2014ko otsailaren 15eko BOE; 2014ko otsailaren 14ko EHAA), deialdi publikoa egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Fiskalean «Goi kargudunaren idazkariaren» lanpostu bat betetzeko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioen artean (izendapen askearen sistema).

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta prozedura behar bezala bideratu dela eta izangaiek deialdiko baldintzak eta zehaztasunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean adierazten den Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioari esleituz.

Bigarrena. Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko 52. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa ezarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 8a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.

Esleitutako lanpostua: 580012. Dotazioa: 1. «Goi kargudunaren idazkaria», Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Fiskalean.

Esleipendunaren datu pertsonalak:

Izen-abizenak: Soraya Villaroya Lajas.

NAN: 20184561-Z.

Kidegoa edo eskala: Izapidegile prozesal eta administratiboa.

Jatorrizko lanpostua: Lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia Bilbao.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.