- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2013-2014 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2013-2014 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2345
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/09
- Argitaratze-data: 2014/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2013ko irailaren 23ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2013-2014 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2014ko maiatzaren 9a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.
(Ikus .PDF)


