Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, jada badagoen Abadiño-Euba izeneko S/C 30 kV-ko línea elektrikoaren eta haren adarren zortasuna Abadiño AE eta Euba AE arteko zatian zabaltzearen eraginpean dauden finkak, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Durango, Iurreta, Izurtza eta Mañariako udalerrietan. Linea hori, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren titulartasunekoa da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, jada badagoen Abadiño-Euba izeneko S/C 30 kV-ko línea elektrikoaren eta haren adarren zortasuna Abadiño AE eta Euba AE arteko zatian zabaltzearen eraginpean dauden finkak, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Durango, Iurreta, Izurtza eta Mañariako udalerrietan. Linea hori, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren titulartasunekoa da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2446
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/05/14
  • Argitaratze-data: 2014/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

ESP.: AT-H-2012/89.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2013ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, aipatu instalazio elektrikoa herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

2014ko otsailaren 5ean, Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena eman zitzaion, zeinen bidez zehazten baitira eraginpeko finken «Okupatu Aurretiko Akta» egiteko lekua, eguna eta ordua.

2014-04-05ean, Durangoko posta-bulegoan Facundo Ayarzagüena Ibarra jaunaren idazkia aurkeztu zen (Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan 301781 sarrera-erregistroarekin, 2014-04-08koa); horren bidez, Durangoko Udalean 2014-04-02an egindako akta eta bere jabetzako finkari dagokion «Okupatu Aurretiko Aktaren» edukia inpugnatzen ziren.

Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2014ko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez, partez baiesten dira Facundo Ayarzaguena Ibarra jaunak aurkeztutako alegazioak, eta agintzen da atzera egitea jarduketetan, «Okupatu Aurretiko Aktaren» beste deialdi bat eginez.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eragindako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Durango udaletxera, izan ere, bertan baitaude eragindako ondasunak. Bertan burutuko dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, eraginpeko ondasunen titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha kalea 23-5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legearen 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2014ko maiatzaren 14a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.