- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez, ematen baitzaizkie udalei eta toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez, ematen baitzaizkie udalei eta toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2449
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/15
- Argitaratze-data: 2014/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2013ko deialdia iragarri zen.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzailea eratuko dela ezartzen du 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren 6. artikuluak. Epaimahai horrek, 2013ko uztailaren 31ko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.
Balorazio epaimahaiak aurkeztutako akta eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren aintzat hartuz agindu horren bidez hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2013ko deialdia egiten da, hau
Eskatutako diru-laguntzak ez ematea honako udal, toki-erakunde txiki eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu hauei, ondoren azalduko diren arrazoiengatik:
Araba:
ACC2013-01-138 Kanpezuko Udala
Irisgarritasuna kiroldegian
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-01-171 Kuartangoko Udala.
Irisgarritasuna eraikin sozio-kulturalera.
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-01-113 Gobiarango Udala
Udal-bulegoetarako irisbidea
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-01-212 Rivabellosako Administrazio Batzordea
Urbanizatzea 4. eta 5. faseak
Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.
ACC2013-01-187 Ullibarri-Ganboako Administrazio Batzordea
Irisgarritasuna Ullibarri-Ganboako kaleetan
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
Bizkaia:
ACC2013-48-050 Areatzako Udala
Askatasuna kalean irisgarritasuna hobetzeko konponketak eta berritzeak
Ez da irisgarritasun obratzat hartzen, 7.2 artikuluaren arabera
ACC2013-48-204 Elorrioko Udala
Kirol-eraikuntzak berritzea, irisgarritasuna hobetzea
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-205 Elorrioko Udala
Eskola-bidea burutzea
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-129 Erandioko Udala
Astrabuduako futbol-zelaian igogailua ezartzea.
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-060 Etxebarriko Udala
Irisgarritasuna hobetzeko lanak Errekaondo kalean
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-081 Urdulizko Udala
Urbanizazio-proiektua SR 33 Torrebarri bizitegi-sektorearen
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-082 Urdulizko Udala
Osteiko sektoretik ospitalera iristeko errepidearen urbanizazio-proiektua.
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean
ACC2013-48-085 Urdulizko Udala
17 unitatea urbanizatzeko 2. proiektu aldatua
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-086 Urdulizko Udala
Marutzeko urbanizazio-proiektua, 2. fasea
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-48-087 Urdulizko Udala
Marusas 13 sektorearen urbanizazio-proiektua
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
Gipuzkoa:
ACC2013-20-162 Azkoitiko Udala
kiroldegiko igerilekuan jasotzaile egokitua
Ez da irisgarritasun obratzat hartzen, 7.2 artikuluaren arabera
ACC2013-20-025 Belauntzako Udala
Aldari baserriaren urbanizazioa.
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-20-071 Eibarko Udala
Urki kaleko hiri-igogailua
Eskabideari uko egin zaio.
ACC2013-20-197 Elgetako Udala
Paperontziak
Ez da irisgarritasun obratzat hartzen, 7.2 artikuluaren arabera
ACC2013-20-199 Elgetako Udala
San Roque Parkean bidea egokitzea
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-20-074 Elgoibarko Udala
Sigma auzoko berrurbanizazio-lanak
Obra hau ez da diruz lagunduko, eskatzaileak aurrekontuaren gehieneko baino gehiago eskatu baitu.
ACC2013-20-075 Elgoibarko Udala
Trenbide-San Roke lotura
Obra hau ez da diruz lagunduko, eskatzaileak aurrekontuaren gehieneko baino gehiago eskatu baitu.
ACC2013-20-076 Elgoibarko Udala
San Roke kalea hobetzea
Obra hau ez da diruz lagunduko, eskatzaileak aurrekontuaren gehieneko baino gehiago eskatu baitu.
ACC2013-20-077 Elgoibarko Udala
San Roke-Arregitorre lotura
Obra hau ez da diruz lagunduko, eskatzaileak aurrekontuaren gehieneko baino gehiago eskatu baitu.
ACC2013-20-192 Idiazabalgo Udala
Udal-lokalerako irisbidea egokitzeko proiektua
Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.
ACC2013-20-107 Legazpiko Udala
Lakiola aterpetxeko beheko solairuko komunak berritzea
Obra hori ez dago sartuta irisgarritasun planean.
ACC2013-20-165 Mutiloako Udala
Errotatxo Etxerako irisbidea eta instalazioak egokitzea
Epez kanpo aurkeztutako eskabidea.
ACC2013-20-220 Kai-Alde zahar-etxea
Plataforma jasotzailea
Ez du frogatu erabilera publikoko elkartea denik, zuzentzeko agiririk ez du aurkeztu, edo epeaz kanpo egin du.
I. eranskinean azaltzen diren udalei, tokiko erakunde txikiei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea eranskin horretan zehazten den zenbatekoaren arabera.
Interesa duten erakunde guztiei jakinarazi behar zaie ebazpen hau, eta EHAAn argitaratu behar da.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.
Etxebizitzako sailburuordea,
M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2013ko uztailaren 31koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erak
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinen bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei eta toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgar


