- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2013-2014 ikasturtean emandako diru-laguntzak aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2013-2014 ikasturtean emandako diru-laguntzak aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 109
- Hurrenkera-zk.: 2555
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/16
- Argitaratze-data: 2014/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 1eko Aginduaren bidez (urriaren 22ko EHAA), zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2013-2014 ikasturtean diru-laguntzak emateko modua eta irizpideak arautu ziren.
Hezkuntzako sailburuordearen 2014ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA), guztira 4.677.112,71 euroko diru-laguntzak eman zitzaizkien hamalau toki-korporaziori.
Aginduan ezartzen denez, haur-eskola bakoitzaren plaza-kopurua zehazteko, aintzat hartuko da, 2013ko irailetik abendura bitarteko aldirako biak barne, 2013ko irailaren 15ean inskribatuta zegoen haur-kopurua, eta, 2014ko urtarriletik uztailera bitarteko aldirako biak barne, 2014ko urtarrilaren 8an aurreinskribatuta zegoen haur-kopurua.
Andoaingo Udalak, zero urteko tartean, 40 plaza okupatuko zirela aurreikusi zuen urtarrilaren 8rako, ezin baitzuen kopururik zehaztu harik eta abenduan, haur-eskolak irekitako epean, matrikulatutakoen zerrenda eskuratu arte. Aurreikuspen hori, nolanahi ere, ez zen bete, 32 plaza bakarrik okupatu baitziren, udal horrek emandako zerrendan jasotzen denez.
Otsailaren 10eko Ebazpenaren kalkulua, hortaz, 40 plaza okupatuko zirelakoan egin zen hasiera batean, eta, horregatik, Andoaingo Udalari emandako zenbatekoa aldatu beharra dago, eta 2014ko urtarrilaren 8an benetan bete zen plaza-kopuruari egokitu.
Horregatik guztiagatik, aipatutako arauei eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenei jarraikiz, honako hau
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 16a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


