- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 20koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez partez onartzen baitira hiri-barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko Bastidako Udalak aurkeztutako zerbitzu publikoaren 2014. urteko tarifak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 20koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez partez onartzen baitira hiri-barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko Bastidako Udalak aurkeztutako zerbitzu publikoaren 2014. urteko tarifak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2363
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/20
- Argitaratze-data: 2014/05/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2014ko maiatzaren 20an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sartu da hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko zerbitzu publikoaren 2014. urteko tarifak aztertzeko Bastidako Udalak aurkeztutako eskaria.
Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoaren eremuko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (7/1996 Errege Lege Dekretua, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa, ekainaren 8ko BOEn, 139. zenbakian argitaratua).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, hala baitago ezarrita otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzeari buruzkoan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan, Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, bai eta bizitza-kostuarekiko prezioak osatzen dituzten tresnak zaintzea ere.
Euskadiko Prezioen Batzordeak onartu egiten du tarifak sinplifikatu beharra dagoela, herritarrei zerbitzu hobea eskaintze aldera. Iritzi horretakoa da Bastidako Udala, eta hala adierazten du espedientea helarazteko diligentzian. Hori dela eta, aurkeztutako tarifa-taula aztertu ondoren, uste da komenigarria dela proposatutako tarifa-blokeak bitara murriztea, eta, gainerakoan, eustea Udalak onartutako tarifa finkoko sistemari. Hartara, taula egokitu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko udalek oro har aplikatzen duten tarifa-eredura. Izan ere, udal gehienek bi tarifa mota hauek dituzte: batetik, lanegunekoak eta eguneko ordutegikoak, eta, bestetik, jaiegunekoak eta gaueko ordutegikoak. Era horretan, gainera, nolabaiteko batasuna lortzen da, tarifak aplikatzen diren udal-eremua zein den gorabehera, eta mesede egiten zaio erabiltzailearen segurtasun juridikoari.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:
Lehenengoa. Hiri-barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko Bastidako Udalak aurkeztutako 2014. urteko zerbitzu publikoaren tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela. Hona hemen tarifak:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Ebazpen honek argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 20a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


