- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2014rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, Asociación Taupadak erakundearen alde (PRE-2014BA/0004). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2014rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, Asociación Taupadak erakundearen alde (PRE-2014BA/0004).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2236
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/21
- Argitaratze-data: 2014/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez (2014ko urtarrilaren 31eko EHAA, 21. zk.) garapenerako lankidetzarako fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako 2014ko deialdia egin zen.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia. Kasu honetan, eta lehendakariaren 20/2012 Dekretua abenduaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena eta 187/2013 Dekretua apirilaren 9koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena batera aplikatuz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da eskumen hori duen agintaritza. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.
Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera; 2014ko apirilaren 4an elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez; eta kontuan hartuta, otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenari jarraituz, laguntzen esleipena EHAAn argitaratu beharra dagoela jendeak horren berri izan dezan, honako hau
Lehenengoa. Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati diru-laguntza ematea. Diru-laguntza hori finantzaketa-lerro iraunkorrean aurkeztu zuen Asociación Taupadak erakundeak, eta «Recuperación de la autosuficiencia alimentaria del indígena tras la inundación» proiektua ordaintzekoa izango da.
Bigarrena. Laguntza 174.602,31 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2014ko apirilaren 1ean hasiko da, eta 2014ko abenduaren 31n bukatuko da. Beraz, diru-laguntza zuritzeko epea 2015ko apirilaren 30ean bukatuko da.
Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


