- EBAZPENA, 2014ko ekainaren 2koa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez honako lan honi dagozkion instalazioen eraginpeko finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten baita: Oiartzun udalerriko Ibarre auzoan gas natural kanalizatua (5 bar-eko gehieneko operazio-presioan) banatzeko sarea handitzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 2koa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez honako lan honi dagozkion instalazioen eraginpeko finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten baita: Oiartzun udalerriko Ibarre auzoan gas natural kanalizatua (5 bar-eko gehieneko operazio-presioan) banatzeko sarea handitzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2766
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/02
- Argitaratze-data: 2014/06/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Erref.: RI 20/24163 CGG-2013/11
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko maiatzaren 16ko Ebazpenak deklaratu zuen onura publikokoa dela Naturgas Energía Distribución SAU enpresak Oiartzungo udalerrian Ibarre auzoan duen gas natural kanalizatua (5 bar-eko gehieneko operazio-presioan) banatzeko sarea handitzeko instalazioa.
Onura publikoko deklarazio horrek, Hidrokarburoen Sektorearen urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluak xedatutakoaren arabera, instalazioen eraginpeko ondasunak okupatzea edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta, 1954ko abenduaren 16ko Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluaren arabera, premiazko okupazioa egin beharra dakar, eta, era berean, lege horren 53. artikuluan jasotako erregistro-ondoreak dakartza.
Hori dela eta, Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, lehen aipatutako 1954ko abenduaren 16ko Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatutakoa betetzeko, eraginpeko eskubideen jabe zein titularrentzako deialdia egitea erabaki du, Oiartzungo udaletxean, bertan baitaude instalazioen eraginpeko ondasunak. Bileraren helburua da ukitutako ondasunak okupatzeari buruzko eta, egokia balitz, behin betiko okupazioari buruzko aurretiko aktak egitea, hartara eragotzi gabe, behar balitz, lursailetara bertara joatea.
Interesdunak eta ukitutako ondasunen gainean edozein eskubide edo interesen titularrak joan beharko dira, beraiek edo behar bezala baimendutako ordezkarien bidez; titulartasunaren egiaztagiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta, nahi izanez gero, peritu edo notario baten laguntzaz joan ahal izango dira.
Aurretiko aktak 2014ko uztailaren 23an egingo dira, eta akta egiteko agindua titular bakoitzari tokia, eguna eta ordua jasotzen dituen zitazio-agiri baten bidez jakinaraziko zaio, eta, era berean, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitaratzeak egingo dira.
Desjabetzapen espedientean, Naturgas Energía Distribución SAU enpresak onuradun izaera bere gain hartuko du.
Halaber, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesdunek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek Donostiako (20006) Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, aurretiko aktak egiteko egunera arte, idatziz egoki deritzotena adierazi ahal izango dute, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzean egon daitezkeen okerrak zuzentzearren.
Donostia, 2014ko ekainaren 2a.
Gipuzkoako Lurralde ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.
(Ikus .PDF)


