Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 6koa, Etxebizitzako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikita dagoen ondarean esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko diru-laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 6koa, Etxebizitzako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikita dagoen ondarean esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2768
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/06
  • Argitaratze-data: 2014/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez, etxebizitza eta eraikinen birgaitze eraginkorraren alorreko Renove planaren laguntza-programarako deialdia egin eta programa hori arautu zen, xede izanik Euskal Autonomia Erkidegoan eraikita dagoen ondarean esku-hartzeko proiektuak egitea eta haien ondoriozko obrak gauzatzea; Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkariaren 157. zenbakian argitaratu zen, 2013ko abuztuaren 20an.

2013ko uztailaren 31ko agindu horren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, balioespen-batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek, 2013ko uztailaren 31ko aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideak oinarri hartuta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.

Balioespen-batzordeak aurkeztutako akta ikusita, eta kontuan hartuta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren artikuluetan xedatutakoa (agindu horren bidez, etxebizitza eta eraikinen birgaitze eraginkorraren alorreko Renove planaren laguntza-programa arautu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikita dagoen ondarean esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko), hau

  1. Jarraian adierazten diren arrazoiengatik, honako jabeen erkidego hauei ukatzea eskatutako diru-laguntzak:

  1. Renove Aginduaren xede ez direlako eraikinen edo eraikin-multzoen erabilera nagusia etxebizitza ez bada, eta hiri- eta egitura-egokitzapena ez badute, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 1. artikuluan xedatutako moduan; beraz, jabeen erkidego honek egindako proposamena ez da onartu:

    Udaletxeko bidea 6, Barrika.

  2. Renove Aginduaren xede ez direlako blokeak edo eraikuntza-etxadiak osatzen ez dituzten eraikinak, gutxienez horren alde bat barnean hartzen dutenak, aginduaren 1. artikuluan xedatutako moduan; beraz, jabeen erkidego hauek egindako proposamenak ez dira onartu:

    Manuel Diaz de Arkaia kalea 3, Vitoria-Gasteiz.

    Aldapa kalea 4, Barakaldo.

    Herrerieta kalea 49, Getaria.

    Iparragirre etorbidea 32, Leioa.

    Julian Gaiarre etorbidea 29, Bilbao.

    Julian Gaiarre etorbidea 90, Bilbao.

  3. Eskaerak aurkezteko zehaztutako epea (aginduaren 4. artikuluan xedatutakoa) ez betetzeagatik, jabeen erkidego honek egindako proposamena ez da onartu:

    Basigoko bide nagusia 116 (Mikel etxea eraikina), Bakio.

  4. Eskabidean atzera egindakotzat jotzen da, aginduaren 4. artikuluan zehaztutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, jabeen erkidego honek egindako proposamena:

    Basañese kalea 4-6-8, Leioa.

  5. Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza-deialdi honetatik kanpo geratu dira eskatutako eskabideak aurkeztu ez dituzten proposamenak. Besteak beste, proposamenaren deskribapen-, justifikazio- eta ekonomia-memoria aurkeztu behar zen, aginduaren 2. artikuluan xehatutako puntuen esanbidezko erantzunarekin; artikulu horren arabera, jardun hauek guztiak bildu behar dituzte proposamenek diruz laguntzeko: a) Eraikinen inguratzaileen gaineko jardunak, eraikinaren eskari termikoaren murrizketa lortzeko, eta energia-kontsumoa murrizteko produkzio-instalazioen gaineko jardunak, eraberritzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtagiria lortzeko, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuan zehaztutako prozedurari jarraiki; b) Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sartzeko aukera bermatuz, garaierak mailekin gainditu behar izan gabe; c) Segurtasun-baldintzak hobetzea; horrela, eraikinak edo eraikin-multzoak, instalazio orokorrei dagokienez, larrialdi-argiztapena, seinaleztapena, sute-detekzioa eta -iraungitzea eta okupatzaileentzako alarma-transmisioa ahalbidetzeko ekipo egokiak izango ditu; d) Bizigarritasun-baldintzen hobekuntza lortzeko jardunak, perimetro eraikia areagotzea dakartenak, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinari jarraiki; eta e) Energia-monitorizazioa, eraberritutako eraikinaren energia-eraginkortasunaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko. Ildo horretatik, honako eskabide hauek ezesten dira, aginduaren 4. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ez dutelako:

    Bruno Mauricio Zabala kalea 18, Bilbao.

    Hedegile kalea 110, Vitoria-Gasteiz.

    Bilboko eskabideak ez du bere baita hartzen energia-monitorizazioa eta Vitoria-Gasteizkoak, berriz, ez du lortzen eskatutako energia-ziurtagiria eta ez hobetzen irisgarritasuna.

  6. Ez aurkezteagatik eskabideak 1. artikuluan adierazitako multzoak osatzen dituzten jabeen erkidegoen ordezkariek, aginduaren 4. artikuluan zehaztutako moduan, jabeen erkidego honek egindako proposamena:

    Donibane plazatxoa 1, Bilbao.

  7. Jabeen kopuruari edo partaidetza-kuotei dagokienez lortutako akordioa Jabetza Horizontalari buruzko indarreko Legean zehaztutakoa baino txikiagoa izateagatik, aginduaren 6. artikuluan xedatutako moduan, jabeen erkidego honek egindako proposamena:

    Ibaialde kalea 1-3, Donostia.

  8. Aurrekontu-kreditua agortzeagatik, aginduaren 6. artikuluan xedatutako esleipen-prozeduraren arabera eskabideak baloratu ondoren ezarritako ordenaren arabera, jabeen erkidego honek egindako proposamena:

    Soka kalea 11, Bilbao.

    Aurreko paragrafoetan aipatzen da eskabide horiek baztertzeko berariazko arrazoia, baina horrek ez du esan nahi eskabideak baztertzeko bestelako arrazoirik egon ezin daitekeenik.

  1. Jabekideen erkidego hauei diru-laguntzak ematea; zehazki, jarraian adierazten den zenbatekoa:

    Araban:

    Alfredo Donnay kalea 2-4, Vitoria-Gasteiz.

    18 etxebizitzako etxadiaren alboa. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 21.600 euro; eta egikaritze-lanak: 490.247,28 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta isolamendu termikoa jarrita teilatuan; irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldetik hiru igogailu jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    San Jose kalea 10-11-12, Amurrio.

    30 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 57.030,72 euro; eta egikaritze-lanak: 825.512 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta isolamendu termikoa jarrita teilatuan; irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldetik hiru igogailu jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    San Jose kalea 5-6, Amurrio.

    20 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 36.687,68 euro; eta egikaritze-lanak: 528.128 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta isolamendu termikoa jarrita teilatuan; bi instalazio hobetzea, haietako bat ataria (erradiadore elektrikoak kendu eta banakako gas-galdarak zein erradiadoreak jarri); irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldetik bi igogailu jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Bizkaian:

    Dike kalea 2, Olabeaga auzoa, Bilbao.

    10 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 36.921,15 euro; eta egikaritze-lanak: 399.419,67 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa), ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria jarrita eta teilatupea isolatuta; berogailu-instalazioen eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, banakako kondentsazioko gas-galdarak jarrita; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak eta bizigarritasun-baldintzak hobetzea, etxebizitzen azalera handituta; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Julian Gaiarre etorbidea 33-35, Bilbao.

    96 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 93.385,26 euro; eta egikaritze-lanak: 1.406.421,10 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta lehen solairuko forjatua zein teilatua isolatuta; irisgarritasuna hobetzea, atarian zeuden bi igogailuetako bat ordeztuta; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Julian Gaiarre etorbidea 94-96, Bilbao.

    96 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 81.559,19 euro; eta egikaritze-lanak: 1.209.319,96 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta lehen solairuko forjatua zein teilatua isolatuta; irisgarritasuna hobetzea, atarian zeuden bi igogailuetako bat ordeztuta; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Zankoeta 4-6, Sabino Arana 57-59, Autonomia 76-78, Bilbao.

    118 etxebizitzako eraikuntza-etxadia. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 129.503,13 euro; eta egikaritze-lanak: 1.354.975,53 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa), ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria jarrita eta teilatupea isolatuta; berogailu-instalazioen eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, kondentsazio-galdarak jarrita; irisgarritasuna hobetzea, dauden igogailuak atikoraino iristen direla jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Abaro 20, Bizkaia 11, Portugalete.

    43 etxebizitzako eraikuntza-etxadia. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 64.446,43 euro; eta egikaritze-lanak: 1.172.914,59 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa) eta teilatua isolatuta; berogailu-instalazioen eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, jauzi bidezko funtzionamendua duten gas naturaleko 8 kondentsazio-galdara jarrita; irisgarritasuna hobetzea, dauden igogailuen mailaraino egokituta zorua; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Danok Bat 8-10-12, Portugalete.

    51 etxebizitzako eraikuntza-etxadia. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 70.887,39 euro; eta egikaritze-lanak: 1.296.737,13 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa) eta teilatua isolatuta; berogailu-instalazioen eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, jauzi bidezko funtzionamendua duten gas naturaleko 8 kondentsazio-galdara jarrita; irisgarritasuna hobetzea, dauden igogailuen mailaraino egokituta zorua; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Independentzia 1-3, Leioa.

    42 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 14.374,33 euro; eta egikaritze-lanak: 693.388,20 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, dagozkion itxituretako aire-ganberetan isolatzaileak injektatuta, fatxada aireztatu bat jarrita eta teilatua isolatuta; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta. Irisgarritasunari dagokionez, azaldu dute eraikinak badituela igogailuak eta bertaraino iristeko ez dagoela ez aldaparik edo eskailerarik.

    Gipuzkoan:

    Errekalde 33, Oñati.

    42 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 22.924 euro; eta egikaritze-lanak: 254.384,17 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita (hego-ekialdera ematen duen fatxadan izan ezik); irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldetik igogailu bat jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Zarautz hiribidea 53-55, Donostia.

    6 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 14.900 euro; eta egikaritze-lanak: 207.334,64 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa), lehendik zeuden baino ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria jarrita eta pertsiana-kaxak termikoki isolatuta; irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldetik igogailu bat jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Nafarroa kalea 37J-K Euromar, Zarautz.

    16 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 29.962 euro; eta egikaritze-lanak: 441.259 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita, lehendik zeuden arotz-lanetako beirak kendu eta ezaugarri termiko hobeak dituzten beste batzuk jarrita eta lehen solairuko forjatua isolatuta; irisgarritasuna hobetzea, atarian igogailu bat jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Ibarra kalea 15-17, Bergara.

    12 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 24.287,69 euro; eta egikaritze-lanak: 455.753,85 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa) eta teilatupea isolatuta; irisgarritasuna hobetzea, atarian igogailu bat jarrita; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta.

    Legarre gain kalea 9, Eibar.

    58 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 30.000 euro; eta egikaritze-lanak: 737.000 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, dauden aire-ganberak isolatzailez beteta, fatxada aireztatu bat jarrita eta fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa); energia-kontsumoa hobetzea (eguzki-panelak edo instalazio geotermikoak jarrita); suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta. Irisgarritasunari dagokionez, eraikinak baditu igogailuak.

    Podabines kalea 4-6, Donostia.

    66 etxebizitzako blokea. Aurrekontu bateratua: zerbitzu teknikoei dagozkien ordainsariak: 97.400 euro; eta egikaritze-lanak: 668.948,50 euro. Honako hauek hartzen ditu bere baitan aurkeztutako proposamenak: energia-eraginkortasuna hobetzea, fatxada aireztatu bat jarrita eta fatxadaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jarrita (SATE edo antzekoa); irisgarritasuna hobetzea, dauden igogailuen mailaraino egokituta zorua; suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak hobetzea; eta, horrez gain, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobea dela egiaztatu da, zenbait etxebizitza monitorizatuta. Irisgarritasunari dagokionez, eraikinak baditu igogailuak.

    Diru-laguntzen zenbatekoak aginduaren 5.2 artikuluan zehazten dira, eta bertan xedatutakoaren arabera, dokumentuak idazteko ordainsarien kostu garbiaren % 70 emango da gehienez (zergak kanpoan utzita), txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteko, eta horrez gain, diruz lagundutako jardunen kontrata-aurrekontuaren % 50 emango da gehienez (zergak kanpoan utzita), obrak egikaritzeko. Adierazitako ehunekoen baturaren gehieneko mugari dagokionez, esku-hartzeko proiektuaren esparruaren barnean hartutako etxebizitzen kopurua 15.000 eurorekin biderkatuz zehaztuko da muga hori.

    Aurkeztutako aurrekontuak oinarri hartuta, esleipen ekonomikoaren proposamena honako hau da:

    Araban (68 etxebizitza eta 889.744,90 euro, hiru proposamenetan):

    Alfredo Donnay kalea 2-4, Vitoria-Gasteiz (18 etxebizitza), 270.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 15.120 euro, 2014. urterako; 127.440 euro, 2015. urterako; eta 127.440 euro, 2016. urterako.

    San Jose Auzoa kalea 10-11-12, Amurrio (30 etxebizitza), 330.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 39.921,50 euro, 2014. urterako; 145.039,25 euro, 2015. urterako; eta 145.039,25 euro, 2016. urterako.

    San Jose kalea 5-6, Amurrio (20 etxebizitza), 289.744,90 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 25.681,38 euro, 2014. urterako; 132.031,76 euro, 2015. urterako; eta 132.031,76 euro, 2016. urterako.

    Bizkaian (456 etxebizitza eta 4.045.034,98 euro, zazpi proposamenetan):

    Dike kalea 2, Olabeaga auzoa, Bilbao (10 etxebizitza), 150.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 25.844,80 euro, 2014. urterako; 62.077,60 euro, 2015. urterako; eta 62.077,60 euro, 2016. urterako.

    Zankoeta 4-6, Sabino Arana 57-59, Autonomia 76-78, Bilbao (118 etxebizitza), 778.387,67 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 90.652,19 euro, 2014. urterako; 343.867,74 euro, 2015. urterako; eta 343.867,74 euro, 2016. urterako.

    Julian Gaiarre etorbidea 33-35, Bilbao (96 etxebizitza), 768.580,23 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 65.369,69 euro, 2014. urterako; 351.605,27 euro, 2015. urterako; eta 351.605,27 euro, 2016. urterako.

    Julian Gaiarre etorbidea 94-96, Bilbao (96 etxebizitza), 661.751,41 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 57.091,43 euro, 2014. urterako; 302.329,99 euro, 2015. urterako; eta 302.329,99 euro, 2016. urterako.

    Abaro 20, Bizkaia 11, Portugalete (43 etxebizitza), 631.569,80 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 45.112,50 euro, 2014. urterako; 293.228,65 euro, 2015. urterako; eta 293.228,65 euro, 2016. urterako.

    Danok Bat 8-10-12, Portugalete (51 etxebizitza), 697.989,74 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 49.621,18 euro, 2014. urterako; 324.184,28 euro, 2015. urterako; eta 324.184,28 euro, 2016. urterako.

    Independentzia 1-3, Leioa. (42 etxebizitza), 356.756,13 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 10.062,03 euro, 2014. urterako; 173.347,05 euro, 2015. urterako; eta 173.347,05 euro, 2016. urterako.

    Gipuzkoan (166 etxebizitza eta 1.125.220,12 euro, sei proposamenetan):

    Errekalde 33, Oñati (8 etxebizitza), 120.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 16.046,80 euro, 2014. urterako; 51.976,60 euro, 2015. urterako; eta 51.976,60 euro, 2016. urterako.

    Zarautz hiribidea 53-55, Donostia (6 etxebizitza), 90.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 10.430 euro, 2014. urterako; 39.785 euro, 2015. urterako; eta 39.785 euro, 2016. urterako.

    Nafarroa kalea 37J-K Euromar, Zarautz (16 etxebizitza), 240.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 20.973,40 euro, 2014. urterako; 109.513,30 euro, 2015. urterako; eta 109.513,30 euro, 2016. urterako.

    Ibarra kalea 15-17, Bergara (12 etxebizitza), 180.000 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 17.001,38 euro, 2014. urterako; 81.499,31 euro, 2015. urterako; eta 81.499,31 euro, 2016. urterako.

    Legarre gain kalea 9, Eibar (58 etxebizitza), 389.500 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 21.000 euro, 2014. urterako; 184.250 euro, 2015. urterako; eta 184.250 euro, 2016. urterako.

    Podabines kalea 4-6, Bergara (66 etxebizitza), 105.720,12 euro.

    Esleipen ekonomikoa urteroko hauetan banatzen da: 68.180 euro, 2014. urterako; 18.770,06 euro, 2015. urterako; eta 18.770,06 euro, 2016. urterako.

    Azken proposamen horri esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez, aurrekontu-kreditua agortzeko geratzen zen zenbatekoa da, aginduaren 6. artikuluan xedatutako esleipen-prozeduraren arabera.

  2. Ebazpen honetan ezartzen ez denerako, laguntzak arautzen dituen 2013ko uztailaren 31ko Aginduari jarraituko zaio.

  3. Interesa duten erakunde guztiei jakinarazi behar zaie ebazpen hau, eta EHAAn argitaratu behar da.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.

    Etxebizitzako sailburuordea,

    M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.