Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bitartez, esleitu egiten dira honako baliabide ekonomikoak: Laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideari buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko II. kapituluan aurreikusitako laguntzak, 2014. urterakoak, finantzatzeko direnak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bitartez, esleitu egiten dira honako baliabide ekonomikoak: Laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideari buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko II. kapituluan aurreikusitako laguntzak, 2014. urterakoak, finantzatzeko direnak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2573
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/11
  • Argitaratze-data: 2014/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko ekainaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, esleitu egin ditu zenbait diru-baliabide, zehazki, Laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideari buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko II. kapituluan aurreikusitako laguntzak, 2014. urterakoak, finantzatzeko direnak; eta Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriaz maiatzaren 22ko 82/2012 dekretuaz onartu ziren estatutu horiek, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko ekainaren 4ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira, zehazki, Laneratze-zerbitzuko prestakuntza-baliabideari buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko II. kapituluan aurreikusitako laguntzak, 2014. urterakoak, finantzatzeko direnak ebazpen honen eranskinean jasotzen da erabaki hori.

Bigarrena. Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakiak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko II. kapituluaren helburua honako laguntza hauek erregulatzea da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eta orientazioko zerbitzuen sarean, atenditutako enplegu-eskatzaileak laneratzeko zerbitzuaren prestakuntza-ekintzak finantzatzeko diren laguntzak, hain justu ere; betiere, langabeek euren prestakuntza profesionala hobe dezaten eta ondoren laneratu daitezen.

Aipatu dekretua aldatu egin da, apirilaren 15eko 62/2014 Dekretuaren bitartez aldatu ere (2014ko apirilaren 24ko EHAA). Eta aldaketa horren helburua hauxe izan da: enplegurako prestakuntzaren arloan, prestakuntzako eskaintza kudeatu eta finantzatzea, barne direlarik profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko ekintzak; guzti hori, EAEn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez gauzatuaz.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio: Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eskumena, 13ko 3/2011 Legean ezarrita dagoenez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenez geroztik, bere gain hartu du, laneko legedia betearazteko arloan, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, zehazki, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu du, halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko zenbait zuzendaritzek enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituzten eginkizunen kudeaketa. Eginkizun horien artean dago 327/2003 Dekretuko II. kapituluan aurreikusitako laguntza-programa kudeatzea.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretua indarrean dago, eta 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, II. kapituluan aurreikusi laguntza-eskabideak aurkezteko epeak urte osoa iraungo du. Halaber, artikulu berean zehazten denez, publizitate-printzipio betetzearen ondorioei dagokienez, aipatu laguntzak finantzatzeko kreditu esleituen zenbatekoa aditzera emango da urtero, edo, halakorik bada, hura eguneratzearen ondorioz ateratzen den zenbatekoa.

Bestalde, 327/2003 Dekretuko 54.1 artikula zera ezartzen du: batetik, aipatu dekretuko helburua betetzeko baliabide ekonomikoak honako jatorria izango dute: EAEko Aurrekontu Orokorretan hartarako aurrekontu-kreditua; eta, bestalde, emango diren laguntzen guztizko bolumenak muga hauxe izango du: EAEko Aurrekontu Orokorretan kontsignatutako zenbatekoa, edo hori eguneratzearen ondoriozkoa, baldin eta indarreango legeekin bat aurrekontuaren aldaketak onartzen badira.

Kudeaketa-organoa aldatu denez gero, eta publizitate-printzipioa eta segurtasun juridikoarena betetze aldera, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea diru-laguntzak kudeatzeko prozedurako zenbait alderdi aldatu egin direla eta ez datozela bat 327/2003 Dekretuan aurreikusitakoarekin.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko ekainaren 4ko bilkuran, eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko II. kapituluan aurreikusi laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzea; hartarako, 36.000.000 erabiliaz; euretatik 22.200.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 13.800.000 euro 2015ko konpromiso-kredituari, honako programa honen kargura: 3231-Prestakuntza, 41. Sekzioa-Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Kopuru hori handitu egin daiteke, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek eginez gero, hori argitara emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaziorako aurkeztuko dira, EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan onartzen diren jarduerei dagokien zatian.

Bigarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntza horien gainean egiten duen kudeaketari buruz informatzea, zehazki honetaz:

Ebazpen honek aipatzen dituen diru-laguntzak lortzeko eskabideak honako leku hauetan aurkeztu beharko dira: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Atxotegi kalea 1, 01009 PK Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoetan eta Lanbideren Lurralde Bulegoetan, web-gunean, http://www.lanbide.net, eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

Horretaz gain, eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Diru-sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako Zuzendaritzak kudeatuko eta bideratuko ditu eskabideak, eta erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiak izango du eskabideak ebazteko eskumena.

Zuzendari nagusiaren Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau argitara emateko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik