- EBAZPENA, 2014ko ekainaren 12koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, Adikzio Lege proiektua jendaurrean jartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 12koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, Adikzio Lege proiektua jendaurrean jartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 2667
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/12
- Argitaratze-data: 2014/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Osasun Sailak Adikzio Lege proiektu bat prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera egiten ari dira horren izapideak.
Hartarako, lege-erregulazio hori betez, Osasun sailburuak 2013ko irailaren 17ko Agindua eman zuen, aurreproiektua prestatzeko prozedurari hasiera eman ziona, bai eta 2014ko ekainaren 12ko Agindua ere, testu artikulatua idatzitakoan proiektua aurretik onartzekoa.
Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira, aztergai dugun kasu honetan gertatzen den moduan.
Hartarako Adikzio Lege proiektuak jendaurrean jartzeko izapidea beteko du hogei egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutakoagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 6. artikuluaren 1.b) epigrafean xedatutakoa betez, honako hau
Lehenengoa. Adikzio Lege proiektuak jendaurrean jartzeko izapidea beteko du, hogei egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako Lege proiektuaren edukia ikusgai egongo da Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (euskadi.net).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 12a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


