Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 12koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena; honen bidez, ezabatu egiten da Iurretako Udalaren idazkaritzaren alboko laguntzaile-lanpostua, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 12koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena; honen bidez, ezabatu egiten da Iurretako Udalaren idazkaritzaren alboko laguntzaile-lanpostua, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2764
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/12
  • Argitaratze-data: 2014/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Funtzio publikoa

Testu legala

Toki Araubidearen zuzendariaren 2008ko urriaren 13ko Ebazpenak Iurretako Udalaren idazkariaren alboko laguntzaile-lanpostua hirugarren mailan sailkatu zuen; hori horrela Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, autonomia-erkidegoetako bakoitzari zegokion Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatuta dauden lanpostuak sortzeko, sailkatzeko edo kentzeko eskumena.

2014ko apirilaren 30ean, Iurretako Udalbatzak erabakia hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari idazkaritzaren alboko laguntzaile-lanpostua iraungitzeko.

Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen Zazpigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 92. bis aurreikusten duen Araudia hori indarrean jarri arte, eta lege horretan xedatutakoaren kontra ez doazen heinean, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioei buruzko araudia indarrean iraungo du.

Gai horri buruz indarrean dagoen araudia uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretua, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoa, da. Horren arabera, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortzeko, ezabatzeko eta sailkatzeko ahalmena autonomia-erkidegoei dagokie, beren lurralde-eremuaren baitan.

1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluak, bere aldetik, funtzionarioen maila honi dagozkion arauen artean, ezartzen du lankidetza-lanpostuak direla toki-erakundeek beraiek berez duten eskumenez baliatuz sor (eta ezabatu) ditzaketenak idazkaritza, kontuhartzailetza edo diruzaintzaren eginkizunei berehalako lankidetza emateko eta, dagokionean, beste eginkizunen artean, horien titularrak ordezkatzeko.

Horren ondorioz, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, honako hau

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin, eta uko egin barik errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, Herri Administrazioek ez dute ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpen hori deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 12a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik