Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2013ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko Gaitek laguntza-programa arautzen da (agindu hori aldatu egin zen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2013ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko Gaitek laguntza-programa arautzen da (agindu hori aldatu egin zen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 3003
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/13
  • Argitaratze-data: 2014/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa Gaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak 19. artikuluko 5. paragrafoan ezartzen duenez, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da (agindu hori aldatu egin zen 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez eta 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez).

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hori finantzatzen; horrenbestez, Europar Batasuneko araudian, informazioari eta publizitateari dagokienez, aurreikusitako betekizunak bete beharko dira.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 30eko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau

Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa Gaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan araututako laguntzen 2013ko onuradunen zerrenda argitaratzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak dituen eskumenak erabiliz eman duen ebazpenaren indarrez. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da (agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduak eta 2013ko abenduaren 4ko Aginduak aldatu zuten).

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du, programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 13a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.