- EBAZPENA, 2014ko ekainaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Bilboko Hiri Trenbideko Kabiezeseko kotxetegien informazio-azterlana» jendaurrean jartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Bilboko Hiri Trenbideko Kabiezeseko kotxetegien informazio-azterlana» jendaurrean jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3114
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/16
- Argitaratze-data: 2014/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Ministroen Kontseiluak, 1978ko martxoaren 2an, «Bilboko Hiri Trenbidearen Sareko 1. linea eraikitzeko plana» onartu zuen, zeinak tarte hau barne hartzen baitzuen: Santurtzi - Gurutzeta - Zorrotza - Moyua - Azbarren - Basauri.
Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren eta Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren bidez egindako trenbideen gaineko eskumen eta gaitasunen eskualdatzea onartu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak, otsailaren 10eko 19/1987 Dekretuaren bidez, «Bilboko Hiri Trenbidearen Sarea eraikitzeko Plana aldatzeko eta handitzeko Plana onartu zuen», zeina honetan oinarritzen baitzen: batetik, Ministroen Kontseiluak onartutako Planaren «Santurtzi - Basauri» 1. linea aldatzea eta 2. linea izatera pasatzea, eta, bestetik, egungo «Plentzia - Etxebarri» 1. linea sartzea.
Eraikuntza Plan horren aurreikuspenak betetze aldera, Bilboko Hiri Trenbidearen 2. linearen Urbinaga-Santurtzi bidezatiaren trazadura-proiektua idatzi zen, zeina jendaurrean jarri baitzen 1998ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamenduaren 228.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
1998ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez, «Bilboko Hiri Trenbidearen 2. lineako Urbinaga-Santurtzi bidezatiaren trazadura-proiektua» onartu zen, eta erabaki zen, Santurtziko Udalak eskatu bezala, populazioak gora egingo zuela kontuan izanik, metroa Kabiezes auzoraino eramatea.
2001eko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen «Bilboko Hiri Trenbidearen 2. lineako Santurtzi-Kabiezes bidezatiaren trazadura-proiektua». Trazadura-proiektu horrek amaiera ematen zion Bilboko Hiri Trenbidearen 2. linearen trazadurari, Kabiezeseko auzoan. 2005. urtean, EAEko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala aldatu zen (otsailaren 22ko 34/2005 Dekretua), eta aurreikusi zen beste kotxetegi batzuen beharra zegoela 2. linearen alde horretan. Horregatik, urte horretan bertan, Hasierako Trazadura Proiektuaren aldaketa bat idatzi zen, eta trazadura Urioste auzoraino luzatu zen, eta bertan kokatzen ziren Kabiezeseko kotxetegiak.
Jendaurreko erakustaldian zehar, Ortuellako Udalak alegazio bat aurkeztu zuen, eta trazadurarako eta kotxetegietarako proposatutako alineazioak aldatzea eskatu zuen, Goyarzun baserriari erasatea ekiditeko. Trazadura-proiektuaren aldaketa 2008ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez aldatu zen, eta bertan hauxe ezartzen zen: «... Ortuellako Udalak eskatutakoarekin bat, kotxetegiak beste leku batean jarriko dira, eta aldaketa hori beste informazio-azterlan batean jasoko da».
Helburua da Kabiezeseko kotxetegien eta Ballontiren ibarbidearen eta A8aren arteko trenbide-multzoaren informazio-azterlana garatzea, baita horien eta eraikitzen ari den Santurtzi-Kabiezes zatiaren lotunea ere.
Gainera, 2. linearako beste geraleku bat sartu da Uriosten, eta haren ondoan, aldirietako aparkaleku bat.
Proiektuari onespen teknikoa eta behin-behinekoa eman zaio gaurko ebazpen baten bidez, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako teknikariek proiektua ikuskatu eta haren aldeko txostena eman baitute; teknikariek egiaztatu dutenez, proiektua teknikoki zuzena da eta zorrotz betetzen ditu trenbideen alorreko legeria eta aplikatu daitekeen gainontzeko legeria. Bestalde, 2014ko ekainaren 13an, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Osoko Bilkuraren aldeko txostena ere izan du delako proiektuak.
Bilboko Hiri Trenbideari buruzko proiektuak idatzi eta onartzeko eskumenak ditu organo horrek, hala xedatuta baitago Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.d) artikuluan.
Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen du, proiektua, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko dela, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan trazaduraren ikusmoldeaz, baldin eta ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten badie.
Ingurumen-organoak 2011ko abuztuaren 1ean adierazitakoaren arabera, ez dago arauetan aurreikusitako ingurumen-inpaktuari buruzko prozeduren menpe egon beharrik.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
Bilboko Hiri Trenbideko Kabiezeseko kotxetegien informazio-azterlana jendaurrean erakutsiko da, eta horretaz gain, horri guztiari buruzko entzunaldi-izapidea ere egingo da, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, udal, elkarte eta partikularrek, trazaduraren ikusmolde orokorrari dagokionez, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, interes orokorrari eragiten dion neurrian, eta ingurumenari egiten zaion inpaktua ebaluatzea kontsideratzeko.
Epe horren barruan, jendeak eskura izango du Informazio-azterlana leku hauetan: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1; Ortuella, Portugalete eta Santurtziko Udaletan; eta Interneteko web-orrian, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagokion atalean.
Eta hala jakinarazten da, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 16a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


