Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2014 ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2014 ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2901
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/18
  • Argitaratze-data: 2014/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomķa; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoak, ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu zuenak, xedatutakoaren arabera, Osalan administrazioko erakunde autonomoa da, lege-nortasuna eta jarduteko gaitasun osoa dituena, eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailera atxikia (gaur egun Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila). Besteak beste, Osalanen eginkizunak dira laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko planak eta prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta bideratzea, aipatutako sortze-legeak 4.1.h) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Horrela, 1997ko abenduaren 11n Confebask enpresa-elkartearen eta ELA-STV, UGT, CC.OO. eta LAB sindikatu-zentralen artean sinatutako Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide-arteko Akordioak III. Atalean («Prebentziorako prestakuntza») ezarritakoa betetze aldera, Akordio horrek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta besteren konturako langile guztiei eragiten baitie «Prebentzioko ordezkarien prestakuntza»ri dagokionez, Osalanek dei egiten die 2014 ekitaldian prebentzioko ordezkarien prestakuntzarako oinarrizko mailako ikastaroak eman nahi dituzten erakunde publiko zein pribatuei; batetik, diruz lagundutako ikastaro horiek emateko baimena eska dezaten, aurretiaz Osalanek eskatutako baldintza guztiak betetzen badituzte; eta, bestetik, diru-laguntzak eska ditzaten EAEko enpresen prebentzio-ordezkariei zuzendutako prestakuntza hori emateko.

Horregatik guztiagatik, eta abenduaren 20ko 4/2013 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituenak, ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

Ebazpen honen xedea da prebentzioko ordezkarien prestakuntzarako oinarrizko mailako ikastaroak eman nahi dituzten erakunde publiko zein pribatuei dei egitea honako hauek eska ditzaten:

  1. Baimena, beherago zehazten diren Osalanen baldintzak bete ondoren, EAEko enpresa edo lan-zentroetako prebentzioko ordezkariei diruz lagundutako prestakuntza emateko, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide-arteko Akordioaren esparruan, ordezkari horiek trebakuntza egokia izan dezaten.

  2. Diru-laguntza, Ebazpen honetan ezarritako baldintzen arabera, 2014ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 15aren artean EAEko enpresa edo lan-zentroetako prebentzio ordezkariei zuzendutako prestakuntza-jarduerak emateko, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide-arteko Akordioaren esparruan, ordezkari horiek trebakuntza egokia izan dezaten.

Baimena lortu ahal izango dute bai eta, hori eskuratu ondoren, 2014 ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza emateko diru-laguntza ere: Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten prestakuntza-zentro publiko zein pribatu guztiek, sindikatu-elkarteek, Gizarte Segurantzako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuek eta, azkenik, beren zerbitzuak itunduta dauzkaten enpresetako prebentzio-ordezkarien prestakuntzarako egiaztatutako prebentzio-zerbitzuek.

Eskabideak izapidetzeko modua eta horiek aurkezteko tokia eta epea eskabide-mota bakoitzari (baimena edo diru-laguntza) dagokion ataletan zehaztuta dago.

Baimenen eta diru-laguntzen eskabideak balioesteko Batzorde bat eratuko da berariaz. Osalaneko teknikariek osatuko dute Balioespen Batzordea: Zerbitzu Zentraletako hiru kidek eta hiru Lurralde Zentroetako Zerbitzuen Sektoreko arduradun banak. Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko arduraduna izango da Batzordeko lehendakaria, eta Prestakuntza eta Dokumentazioko kudeatzailea, berriz, idazkaria. Lehendakaria kanpoan edo gaixorik izanez gero, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, batzordekideetatik maila, antzinatasun eta adinik handiena duen kideak ordeztuko du, beti ere, hurrenkera horretan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 23.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

  1. Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, Ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, bai ikastaroak emateko baimena eta bai diru-laguntza emateari dagokionez.

  2. Prebentzioko ordezkarien trebakuntzarako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena ematea ebazteak ez du esan nahiko, bere kabuz, diru-laguntza ematea ebatziko denik.

  3. Ordea, diru-laguntza ematea ebatzi ahal izateko nahitaezko eskakizuna da aldez aurretik baimena ematea ebatzi izana.

  4. Ebazpena baimena ukatzekoa bada, ukapen horren arrazoiak azaldu beharko dira ebazpenean.

  5. Ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazpen-modua eta baliabideak eskabide-mota bakoitzari (baimena edo diru-laguntza) buruzko ataletan zehaztuta daude.

  6. Iragartze aldera soilik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dagozkion ebazpenak, bai prestakuntza emateko baimenari eta bai diru-laguntzari buruzkoak.

  1. Oinarrizko Prestakuntza Plana ematen duten zentroek eta irakasleek Osalanek egiten dituzten ikuskapenak eta ebaluazioak onartu beharko dituzte.

  2. Baimena edo diru-laguntza emateko ebazpena jaso izateko baldintzak betetzen ez badira edo ebazpen hori emateko aintzat hartutako inguruabarren bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatzen badira, eta horien berri ematen ez bada, baimena edo diru-laguntza kendu ahalko dira.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, ezarritakoaren arabera, deialdi hau izapidetzean bildutako datu pertsonalak Osalanen fitxategiei erantsiko zaizkie. Lege horietan aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurka egiteko eskubideak Osalanen balia daitezke, horren lurralde-zentroetako edozeinetan:

  1. Arabako Lurralde Zentroa Jose Atxotegi 1 01009 Vitoria-Gasteiz.

  2. Bizkaiko Lurralde Zentroa Dinamita bidea zk.g. 48903 Barakaldo.

  3. Gipuzkoako Lurralde Zentroa Maldatxo Bidea zk.g. 20012 Donostia.

Prebentzio-ordezkarien trebakuntzari dagokionez, eskakizun hauek bete beharko dituzte oinarrizko mailako ikastaroetan prestakuntza teknikoa emateko aurkezten diren erakunde publiko edo pribatuek:

  1. Hezkuntza Sistemak aitortu eta homologatutako zentroak izatea, edo egiaztatutako Gizarte Segurantzako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak, beren zerbitzuak itunduta dauzkaten enpresetako prebentzio-ordezkarientzat.

  2. Prestatu nahi diren ikasle-kopurura doitutako hornidurak, baliabide materialak eta didaktikoak eskura izatea, ezaugarri hauen arabera:

    1. 20 ikasleentzako gutxieneko edukiera duten ikasgela, ikasle bakoitzeko 2m2-rekin, eta irakaslearentzako 4 m2-rekin.

    2. Baliabide didaktikoak eta behar adinako hornidurak: arbela, telebista/bideoa, proiektorea, internet-konexioa, telefonoa, faxa, etab.

    3. Liburutegia, dokumentazio-oinarri bibliografikoak eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko testuak.

  3. Laneko arriskuen prebentzioan maila ertaineko edo goi-mailako eginkizunak betetzeko prestakuntza egiaztatzen duten irakasleak, edo eman beharreko gaietan gutxienez ere urte bateko irakaskuntza- edo lan-esperientzia dutenak, eta prestakuntza hori euskaraz emateko gai direnak.

    Aurreko b) eta c) atalak era berean bete behar dituzte zentral sindikalek araudi-arloko prestakuntza emateko.

    Oinarrizko ikastaroari dagokion araudi-arloko prestakuntza hori eta eskubide eta betekizunei buruzko prestakuntza sindikatu-elkarteek emango dute, lehentasunez, beren prebentzio-ordezkarientzat, Osalanek landutako prestakuntza-eskuliburuetako edukietan oinarrituta.

    Afiliazio sindikalik ez duten ordezkariek, berriz, aukeratzen duten sindikatu-elkarteak emandako araudi-arloko prestakuntza jasotzeko eskubidea edukiko dute.

    Oinarrizko prestakuntza teknikoa emateko baimendutako zentroak edo entitateei ere baimena eman ahalko zaie afiliazio sindikalik ez duten prebentzio-ordezkariei araudi-arloko trebakuntza emateko.

    Oinarrizko Prestakuntza Plana ematen duten zentroek zein irakasleek Osalanek egiten dizkieten ikuskapenak eta ebaluazioak onartu beharko dituzte.

  1. Deialdi honen 2. artikuluan zerrendatutako edozein hartzailek aurkeztu ahalko du eskabidea.

  2. Horretarako, I. eranskinean jasotako agiria bete beharko dute, eranskin horretan bertan zehaztutako dokumentazio gehigarriarekin batera.

  3. Erakunde eskatzailea dagoen lurralde historikoko Osalanen Lurralde Zentroan aurkeztuko dira eskabideak:

    1. Arabako Lurralde Zentroa Jose Atxotegi 1 01009 Vitoria-Gasteiz.

    2. Bizkaiko Lurralde Zentroa Dinamita bidea zk.g. 48903 Barakaldo.

    3. Gipuzkoako Lurralde Zentroa Maldatxo Bidea zk.g. 20012 Donostia.

      Zuzenean aurkeztu ahalko dituzte, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz ere bidal daitezke.

  4. Eskabideak hamabost eguneko epean aurkeztu behar dira, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

  5. Eskaerak aurkeztu ondoren, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Nolanahi ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 71. artikuluan ezartzen duenaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari gabeziak konpontzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta jakinaraziko zaio halakorik egiten ez badu bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, aipatutako Legeak 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita aurretiaz dagokion ebazpena eman ondoren.

  1. Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, Ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, ikastaroak emateko baimenari dagokionez.

  2. Hartutako erabakia idatziz jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, bana-bana, hiru hilabeteko epean gehienez ere, baimen-eskabidea aurkeztu zen egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

    Atal honetan aipatutako epea igaro eta ebazpenik jakinarazten ez bada, beren eskabidea aintzat hartu ez dela ulertu ahal izango dute erakunde interesdunek, hala xedatzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 43. artikuluan.

  3. Nolanahi ere, baimena atzera bota daiteke, Osalaneko zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez, deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak egiten ez badira, prestakuntza-erakundearen aldetik interes-gabezia dagoela ulertuko baita.

  4. Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Guztira, 300.000 euro bideratuko dira deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Osalan erakunde autonomoaren aurrekontuko 2014ko ekitaldiaren ordainketa-kredituari dagokio, eta bi zatitan banatuko da: 100.000 euro, gehienez, araudi-arloko aldea finantzatzeko, eta 200.000 euro, gehienez, alde teknikoa finantzatzeko. 300.000 euroko zenbateko horren barruan daude prestakuntza-materialetatik eta horiek prestatzetik eratorritako gastuak, material horiek doan emango baitzaizkie prestakuntza-zentroei.

Indarrean dagoen legeriaren arabera, eta deialdiaren ebazpena eman aurretik dagokion aurrekontu-aldaketa onartzen bada, aipatutako zenbatekoa handitu ahal izango da. Horren berri, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emango da.

  1. Prebentzio-ordezkarien trebakuntzari dagokionez, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide-arteko Akordioaren 9. eta 11. artikuluen babesean aurkez daitezkeen prestakuntza-programa espezializatuei eragin gabe, prestakuntza-ekintzak oinarrizko prestakuntzarekin erlazionatuta egongo dira, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide-arteko Akordioan adierazitakoaren arabera, eta bi zati bereiziko dira: lehenengoak, araudi-arloko prestakuntzari buruzkoak, 16 ordu hartuko ditu; eta, bigarrenak, prestakuntza teknikoari buruzkoak, 32 ordu edukiko ditu. Bi modulutan antolatuko dira ekintza horiek guztiak: lehenengoa, araudi-arloko prestakuntzari buruzkoa, guztira 12 irakastordu edukiko dituena; bigarrena, prestakuntza teknikoari buruzkoa izango da eta 24 irakastordu hartuko ditu. Gainerako orduak aipatutako moduluetara joateko lanpostua nahitaez uzteko ordutzat joko dira.

  2. Osalanek ezarriko ditu eduki teknikoak eta araudi-arlokoak eta, beti ere, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide-arteko Akordioan ezarritakora lotuko dira.

  1. Diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu izan beharko du 2014 ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako araudi-arloko prestakuntza zein prestakuntza-teknikoa emateko baimena.

  2. Deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzek doanekoak izan beharko dute horietan parte hartzen duten langileentzat.

  3. Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko edo probaturen batek xede berberarekin emandako beste edozein diru-laguntzarekin.

  4. Ezingo dute diru-laguntza eskuratu administrazio-zehapenik edo zehapen penalik duten erakunde eskatzaileek, baldin eta zehazpen horrek diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten badie; ez eta aipatutakoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpen bat dutenek ere. Horien artean, berariazko aipamena egin behar zaie otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean agindutakoaren arabera, sexu-diskriminazioren ondorioz egin izan diren galarazpenei.

  5. Erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki beharko ditu. Automatikoki egiaztatuko da diru-laguntzak eskatzen dituzten pertsonek edo erakundeek obligazio horiek betetzen dituzten, behar adina aldiz. Deialdi honen organo kudeatzaileak egingo du egiaztapena, diru-laguntzen hartzaileei oniritzia eskatzeko beharrik gabe, hala xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak.

  6. Entitateek jaso badituzte ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen eskutik, eta laguntza horien inguruko itzulera- edo zigor-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu horrek amaituta egon behar du entitate horiei diru-laguntza hau esleitzeko edo esleituta dutenei dagokiena ordaintzeko.

  7. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, automatikoki, azken bost urteetan laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituengatik edo arau-hauste administratibo oso larriengatik izandako zigor edo zehapenei dagozkien alderdiak behar bezala egiaztatzen ez dituzten erakunde eskatzaileak. Orobat, deialditik kanpo geldituko dira Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean arau hauei buruzko obligazioak betetzen ez dituzten erakundeak: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, aurre hartzeko jardueren plangintza, eta prebentzio-sistemaren ikuskapena, hala badagokio.

  1. Diru-laguntza, Ebazpen honetan ezarritako baldintzen arabera, 2014ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 15aren artean EAEko enpresa edo lan-zentroetako prebentzio ordezkariei zuzendutako araudi-arloko prestakuntza-jarduerak emateko:

    1. Diru-laguntza eskabidea. Izapideak eta eskabidea egiteko tokia eta epea.

      1. Diru-laguntza hau eskatu ahalko dute EAEko enpresa edo lan-zentroetan prebentzioko ordezkariei araudi-arloko prestakuntza emateko baimena lortu duten erakundeek.

      2. Eskabidea egiteko, II. eta III. eranskinetako Dok-1-Doc agiriak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta, prestakuntza-jarduera egingo den lurralde historikoari dagokion Osalaneko Lurralde Zentroan:

        1. Arabako Lurralde Zentroa Jose Atxotegi 1 01009 Vitoria-Gasteiz.

        2. Bizkaiko Lurralde Zentroa Dinamita bidea zk.g. 48903 Barakaldo.

        3. Gipuzkoako Lurralde Zentroa Maldatxo Bidea zk.g. 20012 Donostia.

          Zuzenean aurkeztu ahalko dituzte, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz ere bidal daitezke.

      3. Eskabideak egiteko epea araudi-arloko prestakuntza emateko baimenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasten da. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako araudi-arloko prestakuntza-jarduerentzat eskatu ahalko da diru-laguntza. - Epe hori 2014ko abenduaren 15ean bukatuko da, edo deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak xahutzen diren unean. Horren berri, EHAAn emango da, dagokion moduan.

      4. Eskabidea diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-jarduera bukatu ondorengo hamar laneguneko epean aurkeztu beharko da edo, hala badagokio, eskabide-epea ireki ondorengo hamar laneguneko epean.

      5. Eskaerak aurkeztu ondoren, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Nolanahi ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 71. artikuluan ezartzen duenaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari gabeziak konpontzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta jakinaraziko zaio halakorik egiten ez badu bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, aipatutako Legeak 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita aurretiaz dagokion ebazpena eman ondoren.

    2. Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, eta jakinarazteko modua.

      1. Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, Ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, diru-laguntzak emateari dagokionez.

      2. Hartutako erabakia idatziz jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, bana-bana, hilabeteko epean gehienez ere, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu zen egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

      3. Atal honetan aipatutako epea igaro eta ebazpenik jakinarazten ez bada, beren eskabidea aintzat hartu ez dela ulertu ahal izango dute interesdunek, hala xedatzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 43. artikuluan.

      4. Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

  2. Diru-laguntza, Ebazpen honetan ezarritako baldintzen arabera, 2014ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 15aren artean EAEko enpresa edo lan-zentroetako prebentzio ordezkariei zuzendutako arlo teknikoko prestakuntza-jarduerak emateko:

    1. Diru-laguntza eskabidea. Izapideak eta eskabidea egiteko tokia eta epea.

      1. Araudi-arloari dagokion prestakuntza bukatu ondoren, Osalanek prestakuntza-zentroetara bidaliko ditu arlo teknikoko prestakuntza-jardueretan parte har dezaketenen zerrenda, ikasleek erakutsitako lehentasunen arabera; izan ere, Osalanek aldez aurretik bidaliko die prestakuntza hori emateko baimendutako zentroen zerrenda, eta ikasleek aukeratu beharko dute zein komeni zaien.

      2. Taldeak 10 lagunekoak izango dira, gutxienez ere.

      3. Prestakuntza-jarduera bukatutakoan, ikastetxeek horietarako diru-laguntza eskatu ahalko dute. Horretarako, II. eta III. eranskinetako Dok-1-Doc agiriak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta, prestakuntza-jarduera egingo den lurralde historikoari dagokion Osalaneko Lurralde Zentroan

        Arabako Lurralde Ordezkaritza Jose Atxotegi 1 01009 Vitoria-Gasteiz.

        Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza Dinamita bidea zk.g. 48903 Barakaldo.

        Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza Maldatxo Bidea zk.g. 20012 Donostia.

        Zuzenean aurkeztu ahalko dituzte, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz ere bidal daitezke.

      4. Eskabidea egiteko epea hamar egunekoa izango da, diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-jarduera bukatu ondoren.

      5. 2014ko abenduaren 15era arte egindako prestakuntza-jarduerek jaso halako dute diru-laguntza, edo deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak xahutu arte gauzatzen direnek. Azken horren berri, EHAAn emango da, dagokion moduan.

      6. Eskaerak aurkeztu ondoren, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Nolanahi ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 71. artikuluan ezartzen duenaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari gabeziak konpontzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta jakinaraziko zaio halakorik egiten ez badu bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, aipatutako Legeak 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita aurretiaz dagokion ebazpena eman ondoren.

    2. Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, eta jakinarazteko modua.

      1. Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, Ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, diru-laguntzak emateari dagokionez.

      2. Hartutako erabakia idatziz jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, bana-bana, hilabeteko epean gehienez ere, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu zen egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

      3. Atal honetan aipatutako epea igaro eta ebazpenik jakinarazten ez bada, beren eskabidea aintzat hartu ez dela ulertu ahal izango dute interesdunek, hala xedatzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 43. artikuluan.

      4. Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

  1. Hona hemen deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko aplika daitezkeen prestakuntza-ordu bakoitzeko gehienezko modulu ekonomikoak (horien plangintza egitetik zein gauzatzetik eratorritako kostu guztiak barne):

    Prestakuntza-jarduera Prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza: 112,50 euroko modulu ekonomikoa.

  2. Baliabide finantzarioen optimizazioa bateragarri egiteko eta deialdi honen xede diren premia zehatzak betetzeko bidea emango duten eraginkortasun-irizpideak aplikatuz zehaztuko da prestakuntza-ekintza bakoitzean parte har dezaketen ikasleen kopurua.

    Prestakuntza-jarduera bakoitzeko 15 partaiderentzat emango da diru-laguntza, gehienez ere.

    15 partaidera iristen ez diren kasuetan, ondorengo taularen araberako murrizketa jasango du ekintzaren finantzaketak:

    15 edo gehiago % 100

    14 % 98

    13 % 96

    12 % 94

    11 % 92

    10 % 90

    <10 partaideko taldeek: ez dute diru-laguntzarik jasoko

  3. Ezingo dute diru-laguntzarik jaso deialdi honen bitartez gutxienez ere 10 ikasle biltzen ez dituzten taldeek.

  4. Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialetatik eratorritako gastuak.

    Osalanek doan emango die arlo bakoitzeko (araudi-arloa eta arlo teknikoa) prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei. Soberako eskuliburuak Osalani itzuli beharko zaizkio.

  1. Emandako diru-laguntza eskatutako prestakuntza-ekintzak gauzatzeko erabiliko da.

  2. Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-ekintzek doanekoak izan beharko dute horietan parte hartzen dutenentzat.

  3. Diru-laguntzaren onuradunak honako hau jakinarazi beharko dio Osalani, prestakuntza-jarduera bukatu eta gehienez ere 10 eguneko epean, deialdi hau argitaratu ondoren egindako jarduerentzat, edo eskaera-epea ireki ondorengo 10 laneguneko epean, deialdia argitaratu aurretik egindako jarduerentzat:

    Prestakuntza eman den lekuari, prestakuntza eman duen erakundeari, eta ekintzaren data eta ordutegiari buruzko datuak.

    Ikastaroan parte hartu duten pertsonei buruzko datuak, horien bertaratze-datuak eta zenbatek bukatu duten ikastaroa. Egiteko hau errazte aldera, eguneroko bertaratze-orri bat egin beharko da, irakasleak eta parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dutena.

    Jakinarazpen-betebehar horiek ez badira betetzen, dagokion prestakuntza-ekintza ez egindakotzat hartuko da diru-laguntza justifikatzeko unean.

  4. Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio. Ziurtagiri horretan datu hauek adierazi beharko dira gutxienez: ekintzaren izena, prestakuntza-edukiak, modalitatea, ekintza zer egunetan egin den, eta jasotako prestakuntza-orduak.

  5. 36 orduko oinarrizko prestakuntza bukatzean 12 orduko araudi-arloko eta 24 orduko arlo teknikoko bi prestakuntza-modulutan banatuta, prestakuntza bukatu duten guztiei horren ziurtagiri bat emateko konpromisoa hartu du Osalanek.

Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu zitzaion prestakuntza-jarduera bukatu ondoren, eta 16. artikuluko 3. eta 4. ataletan aipatutako agirizko justifikazioa aurkeztu ondoren, baita beheko artikuluan aipatutakoak ere.

Diru-laguntzaren erakunde onuradunak prestakuntza-jarduera gauzatu izana justifikatu beharko du hura bukatu ondoren, emandako prestakuntza-ekintzen ziurtagirien edo zuzenbidean baliozkoa den beste froga-agiriren baten bidez; nolanahi ere, agiri horietan ikastaroari, partaide-kopuruari eta datei buruzko informazioa jaso beharko da, Ebazpen honen 16. artikuluko 3. atalean xedatutakoaren arabera, eta, beti ere, 15. artikuluko 1. atalean adierazitako zenbatekoa erreferentzia gisa hartuta.

Erakunde onuradunen betebehar izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

  1. Onetsitako diru-laguntza onartu beharko dute. Horrela, diru-laguntzak esleitzeko ebazpena jakinarazi eta egutegiko 15 eguneko epean erakunde onuradunek ez badiote diru-laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, laguntza onartutzat joko da. Laguntzari uko egingo baliote, deialdi honetan diruz lagundutako beste jarduerak egiteko zehatuko lituzkete.

  2. Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.

  3. Diru-laguntza emateko bete beharreko betekizunak eta baldintzak bete direla egiaztatzea.

  4. Prestakuntza-jardueren doakotasuna bermatzea horietan parte hartzen dutenentzat.

  5. Osalanen, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren egiaztatze- eta kontrol-jardunei men egitea.

    Horretarako, erakunde eta organismo horiei lokal eta zein hornikuntzetara sartzen utziko diete, eta parte-hartzaileekin edo elkarrizketatzea egoki irizten dieten gainerako pertsonekin harremanetan jartzen, baita langileen legezko ordezkaritzako kideak diren parte-hartzaileekin ere.

  6. Helburu berberarekin edo antzekoarekin beste edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntza edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.

  7. Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako gorabehera edo egoeretatik edozein aldatzen bada gerora, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri eman behar du onuradunak.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak edo haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren bat izapideetan badago, horren berri ematea. Hala, bada, prozedura horiek bukatu arte ez zaizkie eman edota ordainduko Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak onuradunei.

  9. Onartutako ekimenari buruzko jakinarazpen, iragarki edo ziurtagirietan, ikusgai dagoen tokiren batean adieraztea ekintza hori «Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimen eta diru-laguntzen 2014ko ekitaldirako deialdia»ren barruan antolatu dela, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen esparruan. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen logotipoek agertu beharko dute nahitaez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan ezarritako kasuetako batean egonez gero erakunde onuraduna, edo Ebazpen honetan eta aplika daitezkeen arauetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako arauak bete ezean, Osalaneko zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez, ebazpen bat emango du, eta ebazpen horren bidez, honako hau adieraziko du: ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu egin duela erakunde onuradunak, eta hala badagokio, ordura arte jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaintzen denetik aurrera sortutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkiola, bidezko beste akzio batzuk eragotzi gabe. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizunen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

Arau aplikagarriak betetzen ez diren kasuetan, emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura honako hau izango da:

  1. Osalaneko zuzendari nagusiak prozedura hasi dela eta berau oinarritzen duten zergatiak zein diren jakinaraziko dio diru-laguntzaren onuradun den erakundeari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

  2. Alegazioak jaso ondoren edo epea alegaziorik egin gabe igarotzen bada, Osalaneko zuzendari nagusiak itzulketa-prozedurari amaiera emango dio; aplika daitekeen araudia ez dela betetzen uste badu, ebazpena emango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharreko diru-kopuruak ordaindu beharra deklaratzeko, jakinarazpena egiten denetik bi hilabeteko epean, gehienez. Epe hori borondatezko epetzat joko da. Itzultzeko prozedura gehienez ere sei hilabetean ebatzi behar da.

  3. Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzari horren berri emango zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, honela, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoa betez.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honek berariaz ezarri gabeko guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan jasotako arauak aplikatuko dira.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio eta bere aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera egingo da hori.

    Barakaldo, 2014ko ekainaren 18a.

    OSALANeko zuzendari nagusia,

    IZASKUN URIEN AZPITARTE.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)