Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 18koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko laguntzen deialdian egindako aldaketa. Deialdia erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 18koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko laguntzen deialdian egindako aldaketa. Deialdia erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zuen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3111
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/18
  • Argitaratze-data: 2014/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko ekainaren 4ko bileran hartutako Erabakiaren bitartez, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia aldatzea onartu du, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Lanbiderekin lankidetzan gauzatzeko laguntzen deialdian egindako aldaketa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko ekainaren 4ko batzarrean onartua (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Bigarrena. Jakinaraztea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdiaren aldaketa onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Deialdiaren aldaketa onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko urtarrilaren 21eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia onartu zuen (2013ko martxoaren 27ko EHAA).

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbiderekin lankidetzan enplegu-orientaziorako zerbitzuak ematen dituzten erakundeei.

Deialdiko 11.1 artikuluak dionez, diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak deialdi honen ebazpena ematen den egunetik urtebeteko epean egin beharko dira.

Deialdiaren behin betiko ebazpena atzeratu egin da eta, gainera, haren aurka, hainbat administrazio-errekurtso aurkeztu dira. Horren guztiaren ondorioz, erakunde onuradun askok ezin izan dituzte esleitutako jarduketak epe barruan gauzatu. Hortaz, erakunde horiek EAEko langabetuei eskaintzen dieten enplegurako orientazio-zerbitzuari kalterik ez egiteko, eta Lanbidek diruz lagundutako orientazio-orduak ahal denik eta gehien erabil ditzan ordu horiek enpleguko lurralde-bulegoei laguntzeko baliabide gisa aurreikusita daude, jarduketak gauzatzeko epea aldatu beharra dago, eta hamabost hilabetera zabaldu, deialdiko ebazpenaren egunetik hasita.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2014ko ekainaren 4ko batzarrean, onartu zuen aldatzea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko laguntzen deialdia. Hona aldaketa:

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak hamabost hilabeteko epean egin beharko dira, deialdi honen ebazpena ematen den egunetik hasita.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.