- 702/2014 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko urriaren 2ko erabaki judiziala beteko dela argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, irmotzat jo da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak -María Sistiaga Lopetegui dela-eta- Erizaintzako hautaketa-prozesuaren harira apelatutako baiespen-epai partziala (2008ko EPE). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu702/2014 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko urriaren 2ko erabaki judiziala beteko dela argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, irmotzat jo da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak -María Sistiaga Lopetegui dela-eta- Erizaintzako hautaketa-prozesuaren harira apelatutako baiespen-epai partziala (2008ko EPE).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 2853
- Xedapen-zk.: 702
- Xedapen-data: 2014/06/19
- Argitaratze-data: 2014/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko urriaren 2ko erabakia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:
Lehenengoa. 4237/2008 Ebazpenaren bitartez onartu ziren erizainen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa zen eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango ziren (EHAA, 232. zk., 2008ko abenduaren 3koa). Proba horietako oinarri orokorrak, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez arautu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren bitartez, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu eta txanda libreko destino hutsak esleitu ziren erizainen kategorian (EHAA, 51. zk., 2011ko martxoaren 15ekoa). Ebazpen horretan jasotakoaren arabera, bada, María Sistiaga Lopetegui andrea prozesutik kanpo geratu zen.
Bigarrena. María Sistiaga Lopetegui andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen erizainen kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu eta txanda libreko destino hutsak esleitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren aurka. Gero, Ebazpen hori, administrazioarekiko auzibidean inpugnatu zen (77/2012 laburtua).
Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaiak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. Epaitegiaren 2013ko maiatzaren 2ko epaia) zati batean baietsi zuen jarritako demanda.
Gero, EAEKo Auzitegi Nagusiaren 2013ko urriaren 2ko erabaki judizialaren bitartez, irmotzat jo zen 2013ko maiatzaren 2an emandako epaia.
Hirugarrena. Erabaki judiziala betearazteko izapideei ekin zaiela-eta, Giza Baliabideetako zuzendariak martxoaren 3ko 90/2014 Ebazpena eman du.
ZUZENBIDE OINARRIAK
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
EAEko Auzitegi Nagusiak 2013ko urriaren 2an hartutako erabaki judizialaren ondorioz, Giza Baliabideetako zuzendariak 90/2014 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bitartez, bada, María Sistiaga Lopetegui andrea erizainen kategoriako prozesuan onartu dute, guztizko puntuazioa 158,3200koa dela. Hortaz, destinoa aukera dezake. Hori guztia 2008ko Enplegu Eskaintza Publikoaren testuinguruan gauzatu da.
Horiek guztiak horrela, dagozkion izapideak egin eta gero, eta egindako alegazioak deialdiko oinarrien arabera aztertuta, zera erabaki da: María Sistiaga Lopetegui andrearen puntuazioa aldatzea ez dela bidezkoa, eta era berean destino bat esleituko zaiola Donostia Unibertsitate Ospitalean, txanda librean eta erizainaren kategorian.
Hirugarrena. Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).
Laugarrena. Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.
Horregatik guztiagatik, hau
Lehenengoa. EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko urriaren 2ko erabaki judiziala bete dadin agintzea. Erabaki horren bidez irmotzat jo da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak apelatutako baiespen-epai partziala, María Sistiaga Lopetegui andrea erizainen kategorian onartzeari buruzkoa 2008ko Enplegu Eskaintza Publikoaren baitan.
Bigarrena. Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:
María Sistiaga Lopetegui andrea erizainen hautaketa-prozesuan onartzea, 158,3200 punturekin, 2008ko EPEaren barruan.
Destino bat ematea María Sistiaga Lopetegui andreari Donostia Unibertsitate Ospitalean erizainen kategorian, txanda librearen bidez, eta ezarritako prozedurari jarraituz.
María Sistiaga Lopetegui andrea pertsonal estatutario finko izendatzea, erizainaren kategorian, Donostia Unibertsitate Ospitalean.
María Sistiaga Lopetegui andreak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten da lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzeko eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, Maria Lopetegui Sistiaga andreari jakinaraztea eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari komunikatzea.
Bosgarrena. Epaitza betetzeko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


