- EBAZPENA, 2014ko ekainaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinen bidez agintzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez, aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinen bidez agintzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez, aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 2820
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/23
- Argitaratze-data: 2014/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hartu da Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa, eta c) puntuarekin bat etorrita, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu zuen:
Otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa sortutako desadostasunak konpontzeko negoziazioak hastea.
Lan-talde bat izendatzea, Lankidetzarako Bitariko Batzordeari konponbide bat proposatzeko.
Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2014ko maiatzaren 23a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


