Euskadi.eus
  • 687/2014 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, diru-laguntzen deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

687/2014 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, diru-laguntzen deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3271
  • Xedapen-zk.: 687
  • Xedapen-data: 2014/06/23
  • Argitaratze-data: 2014/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen V. tituluko 31. artikuluan honako hau ezartzen da «etenik gabe sustatuko dira osasun-arloko profesional sanitarioen eta ez-sanitarioen eta gestio eta administrazio sanitarioetako profesionalen prestakuntza, birziklapena eta hobekuntza, diziplinarteko perspektiba batetik».

Ildo beretik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuen (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua) 3.d) artikuluak Osakidetzaren helburuen artean honako hau adierazten du «langile sanitarioek eta ez-sanitarioek dituzten ezaguera espezializatuak eguneratzea eta prestakuntza sustatzea, bai osasunaren arloan, bai kudeaketa zein administrazio sanitarioetan».

Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 1580/2011 Ebazpenaren hirugarren artikuluan (Osakidetzan plangintza eta prestakuntza-jardueren kudeaketarako irizpide orokorrak ezartzen dituen Ebazpena) honako hau azpimarratzen da Osakidetzako prestakuntzarekin lortu nahi diren helburuen artean: «lanpostuaren erantzukizunak, funtzioak eta zereginak betetzeko behar diren gaitasunak eguneratu eta hobetzea eta Osakidetzako langileen birziklapen profesionala eta kualifikazio-hobekuntza sustatzea».

Hori dela-eta, aipatutako legedian adierazitako asmoari erantzun ahal izateko, Osakidetzaren lehentasuneko jarduera-ildoetako bat da, laguntza ekonomikoak ematea bertako profesionalei, prestakuntzan eta gaitasun profesionalean erakutsitako ekimen eta esfortzuagatik. Izan ere, horri esker, osasun-zerbitzuen kalitatea hobetu egingo da.

Azaldutako guztiagatik, indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskumenez baliaturik

Lehenengoa. Arau aplikagarriak.

Ebazpen honetan berariaz ezarri gabeko guztiari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenean, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoak aplikatuko dira.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

Hirugarrena. Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik