- ERABAKIA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014rako «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren deia egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014rako «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren deia egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 2855
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/25
- Argitaratze-data: 2014/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak «Euskal Gizartearen Egoera» izeneko ikerketa-saria sortu eta arautu zuen azterlanak eta ikerlanak saritzeko asmoz; betiere, azterlan eta ikerlanok Euskadiko egoera soziopolitikoa ezagutzen edo errealitate horren ikerketa teorikoki edo metodologikoki garatzen lagunduko duten gaien ingurukoak badira. Dekretu horren lehenengo artikuluan xedatzen denez, urtero egingo da sarirako deialdia ebazpen bidez; beraz, egokia da 2014ko sariaren deia egitea.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Helburua.
Ebazpen honen helburua da Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko «Euskal Gizartearen Egoera» ikerketa-sariaren 2014ko deialdia egitea.
Bigarrena. Sariaren diru-kopurua.
Hau da «Euskal Gizartearen Egoera» sariak 2014an izango duen diru-kopurua, zergak barne:
Lehenengo saria: 7.300 euro.
Akzesita:1.700 euro.
Azterlanak aurkeztuko dira ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrez gainera plika edo gutun-azal itxiaren kanpoko aldean aurkeztutako azterlanaren titulua jarriko da.
Azterlanak helbide honetan aurkeztu behar dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2 - 01007 Vitoria-Gasteiz (telefonoa: 954-018069). Argi adierazi behar da 2014ko «Euskal Gizartearen Egoera» sarian aurkezteko direla.
Laugarrena. Azterlanak aurkezteko epea.
Azterlanak aurkezteko epea 2014ko irailaren 12ko 12:00etan bukatuko da.
Bosgarrena. Aurkeztutako lanen ezaugarriak.
Saria arautzen duen dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz aurkeztuko dira lanak, eta euskaraz edota gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, bai paperean DIN-A4 orrietan, bai euskarri informatikoan -PDF formatuan.
Seigarrena. Esleipena eta ordainketa.
Saria eta akzesita, hala badagokio, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, saria esleitzeko beren-beregi osatutako epaimahaiak proposamena egin ondoren. Esleipen-ebazpen horrek administrazio bidea amaituko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, sei hilabeteko epean, deialdiaren ebazpenak indarra hartzen duen egunetik hasita.
Epe horretan aipatutako argitaratzea egiten ez bada, aurkeztutako hautagaitzak ezetsitzat joko dira.
Sariak esleitu ondoren, ordainketa egingo da, eta, hala badagokio, ekitaldi publikoan emango zaie irabazleei.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Lehenengoa. Ebazpen honek eta ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak jasotzen ez duenaren gainean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 25a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko irailaren 26koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko den «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren 2014ko ekitaldirako epaimahaiaren osaera argitara eman eta epaimahaikideek jaso beharreko ordain e
- Ikus: ERABAKIA, 2014ko azaroaren 18koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2014 saria esleitzen duena,


