Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2014ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2014ko deialdiko Gaztemundu programan parte hartuko dutenak aukeratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 3001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/25
  • Argitaratze-data: 2014/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2014ko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez Gaztemundu programaren 2014ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordea 2014ko apirilaren 23ko deialdi ebazpenean izendatu zen. Aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartuta aztertu eta baloratu ditu eskaerak batzorde horrek eta esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

Lehenengoa. Ebaluaketa Batzordeak 2014ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena. Deialdi honetatik kanpo uztea II. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena. Ordezkoen zerrenda finkatzea. Zerrenda hori III. eranskinean dator jasota, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 25a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.