Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen akordio bat, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen arlokoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen akordio bat, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen arlokoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3348
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/27
  • Argitaratze-data: 2014/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, hau

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: martxoaren 25eko 2/2014 Legea, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

  1. Negoziatzen hastea, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko, honako atal hauei dagokienez. 1. artikuluko 1. paragrafoa eta 2 a) eta b) idatzi-zatiak; 3. artikuluko 1. paragrafoa eta 2 a), b) eta c) idatzi-zatiak; 5. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak; 6. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak; 11. artikulua; 12. artikuluko 1., 2. eta 3. paragrafoak; 13.1 artikulua; 14.1 artikulua; 20. artikulua; 34. artikulua; 35. artikulua; 37. artikuluko 1. eta 3. paragrafoak; 38. artikuluko bigarren paragrafoa; lehenengo xedapen gehigarria; bigarren xedapen gehigarria; azken xedapenetatik bigarrenaren bigarren paragrafoa; eta, aurrekoekin lotura izanda zein ez, konstituzioaren printzipioak edo Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzen dituen beste edozein atal.

  2. Lan-talde bat izendatzea Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

    Madril, 2014ko ekainaren 19a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTOBAL MONTORO ROMERO.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik