- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3258
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/01
- Argitaratze-data: 2014/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, 2014ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko deitzen duen laguntzen deialdia egin du. Ebazpen hori 2014ko ekainaren 19ko EHAAn argitaratu da.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du aipatu Ebazpenaren 9. artikuluak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aurkeztuko dio.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko 2014rako laguntzen deialdia egiten duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordekideen izendapena egitea, eta bere osaera argitaratzea.
Bigarrena. 2014ko ekainaren 6ko Ebazpenaren 9. artikuluan araututako Hautaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua:
Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.
Epaimahaikideak:
Juan Carlos Prieto Becerro jauna, Emakunde-Erakundeko Euskal Erakundeko Administrazio eta Zerbitzu arloko teknikaria.
Socorro Álvarez Fernández andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko arduraduna.
Sorne Etxebarria Arrien andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko teknikaria.
Izaskun Fernández Otegi andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Aholkularitza juridikoaren arloko arduraduna. Honako hau, idazkari lanetan arituko da.
Ebazpen honek ondorioak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 1a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


