- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 9koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita Ikerketa Estrategikoa sustatzeko laguntzen 2014ko deialdia (Etortek programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 9koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita Ikerketa Estrategikoa sustatzeko laguntzen 2014ko deialdia (Etortek programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3262
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/09
- Argitaratze-data: 2014/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Etortek programa arautu zen, Ikerketa Estrategikoa sustatzeko laguntzak ematekoa. Agindu hori bi aldiz aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez (2003ko maiatzaren 2ko EHAA, 84. zk.), eta sailburu beraren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez (2005eko apirilaren 1eko EHAA, 61. zk.).
Aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2014ko ekitaldirako deialdia egin behar da, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak eman.
Laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.
Azaldutako guztiagatik, hau
Ebazpen honen xedea da Etortek programa arautzen duen Aginduan ezarritako laguntzen 2014ko deialdia egitea (Etortek programa, Ikerketa Estrategikoa sustatzeko laguntzak ematekoa) Proiektuak 2014ko eta 2015eko ekitaldietan egitekoak izan daitezke.
Helburu hori betetzeko, 18.000.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.
Zenbateko hori handitu ahal izango da eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, betiere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko beste laguntza-programa batzuk egikaritu ondoren, agortu gabeko aurrekontu-kredituak baldin badaude; laguntza horien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da hori. Hori gertatzen bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, zeina EHAAn argitaratuko baita.
Eskatzaileek, Ikerketa Estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko den Etortek programa arautzen duen Aginduko diru-laguntzak jaso ahal izateko, agindu horren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Halaber, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak aurkeztu beharko dituzte SPRIn, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzian (Urkixo Zumarkalea 36, 4. solairua, Bizkaia Plaza eraikina, Bilbao), izan zuzenean edo izan Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduren batean.
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2014ko irailaren 12an amaituko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 9a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


