- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 10ekoa, Turismoko zuzendariarena, honako eredu hauek aldatzen dituena: batetik, bidaia-agentzietan jardutearen edo bidaia-agentzietan aldaketak egin izanaren erantzukizun-aitorpenaren eredua, eta bestetik, bidaia-agentzietan aldaketak egin izana edo jarduera eten izana jakinarazteko eredua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 10ekoa, Turismoko zuzendariarena, honako eredu hauek aldatzen dituena: batetik, bidaia-agentzietan jardutearen edo bidaia-agentzietan aldaketak egin izanaren erantzukizun-aitorpenaren eredua, eta bestetik, bidaia-agentzietan aldaketak egin izana edo jarduera eten izana jakinarazteko eredua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3305
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/10
- Argitaratze-data: 2014/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Kontuan harturik, batetik, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauaren edukia, eta, bestetik, transposiziorako barne-arautegia, bi legetan xedatua azaroaren 23ko 17/2009 Legean, zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzkoan, eta abenduaren 22ko 25/2009 Legean, zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzkoan, zenbait aldaketa egin behar izan dira; besteak beste, zuzentarau horretan xedatutako kokatze-askatasuna eta zerbitzu emateko askatasuna eraginkorrak izan daitezen, aurretiazko jakinarazpena eta erantzukizun-aitorpena sartu behar izan dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. bis artikuluan.
Horrela, hizpide dugun zuzentaraua onartzearen eta hura Espainiako ordenamendu juridikoan nahitaez biltzearen ondorioz, nabarmen mugatu dira Administrazioak zerbitzu turistikoetan esku hartzeko dituen mekanismoak eta modua; lehenagoko baimenen ordez, esaterako, autorregulazio-elementuak erabiltzen dira orain. Horren erakusle da apirilaren 23ko 7/2012 Legea, abenduaren 12an Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne-merkatuko zerbitzuei buruz emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzkoa. Euskadiko Turismoa Antolatzen duen martxoaren 16ko 6/1994 Legea, esaterako, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatu du. Zehazki, apirilaren 23ko 7/2012 Legearen hogeita hamazazpigarren artikuluan xedatutakoaren arabera, era honetara idatzita gelditu da martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 8. artikuluko 1. paragrafoa:
Turismo-enpresek aitorturik dute kokatzeko askatasuna. Baina jarduerari hasiera eman baino lehen, turismo-ostatuko enpresek, bidaia-agentziek eta lege honetako 37. artikuluan zehazturik dauden turismo-enpresa osagarriek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Turismo Administrazioan. Adierazpena titularrak egin beharko du, eta bertan adierazi beharko du, bere erantzukizunpean, betetzen dituela erregelamenduz agindutako eskakizunak, badituela hori hala dela egiaztatzeko agiriak, eta agintzen duela jarduerak irauten duen bitartean ere beteko dituela.
Turismo-ostatuko enpresek establezimendu fisiko bakoitzeko erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute, enpresek zerbitzuak ematen dituzten lekutik, era horretara bermatzeko kontsumitzaileen eta zerbitzu-hartzaileen babesa.
Bidaia Agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuak arautu du Euskadiko Turismoa Antolatzen duen 6/1994 Legean bidaia-agentziei buruz xedatutakoa. Eta Dekretu horretako 4.3 artikuluan jasotakoari helduz, «Erantzukizun-aitorpena interesdunak aurkeztu beharko du, edo bestela, interesduna ordezkatzen duen pertsonak, betiere turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzaren ebazpen bidez onetsitako eredu normalizatuaren bitartez».
Bestalde, administrazio-espedienteak kudeatzeko sistema informatikoa berritu izanak berekin ekarri du administrazio-prozeduren zenbait kode aldatzea. Eta kodeak aldatu egin direnez bai bidaia-agentzietan jardutearen edo bidaia-agentzietan aldaketak egin izanaren erantzukizun-aitorpenaren ereduan, bai bidaia-agentzietan aldaketak egin izana edo jarduera eten izana jakinarazteko ereduan, ezinbestekoa da eredu horiek aldatzea, ezarritako ekintza-kode berriak sartu ahal izateko. Ez da beharrezkoa, ordea, bidaia-agentzietarako araudira egokitu izanaren adierazpenerako eskabide-eredua aldatzea, horri dagozkion sartze-kodeak aldatu ez direlako.
Era berean, Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua argitaratu zenetik egindako kudeaketak direla-eta, beharrezko ikusten da beste zenbait aldaketa egitea bidaia-agentzietan jardutearen edo bidaia-agentzietan aldaketak egin izanaren erantzukizun-aitorpenaren ereduan, titularrari izapideak errazte aldera; esate baterako, aldaketa hauek: batetik, jardueraren titularrak funtsezko aldaketak egin izana adierazteko darabilen erantzukizun-aitorpenaren dokumentu berean jakinarazi ahal izatea funtsezkoak ez diren aldaketak; eta bestetik, titularrak establezimendu-mota eta taldea adierazteko koadroaren diseinua aldatzea, horiek eredu berrian ere ageri direnez.
Arestian azaldutako guztia aintzat hartuta, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 18. artikuluaren bitartez Turismo Zuzendaritzari emandako eskumenak betez, honako hau
Lehenengoa. Bidaia-agentzietan jardutearen edo bidaia-agentzietan aldaketak egin izanaren erantzukizun-aitorpenaren eredua aldatzea, bai eta bidaia-agentzietan aldaketak egin izana edo jarduera eten izana jakinarazteko eredua ere, bidaia-agentziekin lotutako administrazio-prozedura batzuen kodeak aldatuta, eta aukera emanez jardueraren titularrari funtsezko aldaketak egin izana adierazteko darabilen erantzukizun-aitorpenaren dokumentu berean jakinarazteko funtsezkoak ez diren aldaketak. Beraz, ebazpen honetako 1. eta 2. eranskinetan adierazitako ereduak izango dira indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 10a.
Turismoko zuzendaria,
MARÍA MERCEDES GARMENDIA BERECIARTU.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


