- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 10ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATerako deribazioaren 132 kV-ko linea elektrikoari dagokionez zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio erraztua egin eta herri-onurako dela deklaratzeko dena. Zuhaitzik gabeko zerrenda hori Bizkaiko lurralde historikoan Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozkotik igarotzen da, eta Laudiotik Arabako lurralde historikoan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 10ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATerako deribazioaren 132 kV-ko linea elektrikoari dagokionez zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio erraztua egin eta herri-onurako dela deklaratzeko dena. Zuhaitzik gabeko zerrenda hori Bizkaiko lurralde historikoan Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozkotik igarotzen da, eta Laudiotik Arabako lurralde historikoan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 4067
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/10
- Argitaratze-data: 2014/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Erref.: L-8053 ASS/TLE
AT-1-2013-04 (Araba)
AT-H-2014-09 (Bizkaia).
2014ko otsailaren 17an, Bizkaiko lurralde historikoan Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozkotik, eta Arabako lurralde historikoan Laudiotik igarotzen den Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATerako deribazioaren 132 kV-ko linea aldatzearen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio erraztua eta hori herri-onurako dela deklaratzea eskatu zuen Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k. Horretarako, idazkia bidali zuen, dagokion proiektu teknikoa Eneko Santamaría Franco industria-ingeniariak izenpetuta eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio erraztua erantsita.
2014-03-28ko BAOn, 2014-03-14ko EHAAn eta 2014-03-27ko El Correo egunkarian argitaratu zen iragarkia, honako arau hauetan aurreikusitako ondorioetarako: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikulua (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua, testu horren beraren azken xedapenetatik lehenengoan xedatutakoarekin bat etorriz, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua, eta sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikulua eta proiektuek ingurumenean duten inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikulua (2008-01-26ko BOE) Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeari dagokionez (1998-03-27).
2014ko martxoaren 24an, idazki ofiziala bidali zitzaien eragindako udalei Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozko aipatu iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezaten; halaber, instalazioa herri-onurako deklaratzearen egokitasunaren gaineko txostena eskatu zitzaien, eta, behar izanez gero, egoki iritzitako baldintza teknikoak. Hala zegokien kasuetan, berriro egin zitzaien eskaria.
Horretarako ezarritako informazioaldian Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan jasotako erakundeen alegazioak eta haiei emandako erantzuna espedientean daude eta aintzat hartuko dira.
Josune Astigarraga Ordeñana eta Idoia Astigarraga Ordeñana partikularrengandik jasotako alegazioei dagokienez, non adierazten baitute zortasuna handitzearen ondorioz egur-ustiategia oso txikia geratzen zaiela, eta, beraz, ez dela errentagarria, onuradunak ez du alegazio hori onartzen, bere ustez 9.796 m2ko azalera geratzen baita landatzeko.
2013ko apirilaren 3an, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumeneko Sailburuordetzak txostena egin zuen, non adierazten baitzuen proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio erraztua egin behar zitzaiola, eta hori egiteko organo eskudunak izango duela proiektuaren administrazio-baimena emateko ardura.
Espedientean bildutako agiriak ikusi dira, eta proiektuak sortutako eraginik garrantzitsuenak identifikatu eta dagozkien neurri zuzentzailek ezarri, betiere ingurumen-inpaktuaren ebaluazio erraztuaren arabera. Ebaluazio-txostena SAITEC S.A. ingurumen-erakunde laguntzaileak 2013ko uztailaren 12an egiaztatu du, eta aldeko emaitza izan du (16R03/2013/00000694 egiaztapen-kodea).
OINARRI JURIDIKOAK
Ezarritako arauzko-izapideak bete dira espedientean, honako arauetan ezarritakoaren arabera: sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea, instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta energia elektrikoaren instalazioen baimen-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretua, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, proiektuek ingurumenean duten inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua (2008-01-26ko BOE) Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeari dagokionez (1998-03-27), eta bat datorren gainerako legedia.
Ez da bidezkoa espedientearen fase honetan ebaztea partikularrek aurkeztutako alegazioa, adierazpen honen emaitzaren balorazio ekonomikoarekin zerikusi zuzena baitu.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak ematen dizkion eskumenak baliatuaz (2013-04-24ko EHAA), Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau
Zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio erraztuaren aldeko deklarazioa egitea, aipatu dokumentazioaren arabera.
Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozko udal mugarteetan (Bizkaiko Lurralde Historikoa) Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATerako deribazioaren 132 kV-ko linea elektrikoa egokitzeko instalazioa herri-onurakoa dela deklaratzea. Honako hauek dira instalazioaren ezaugarri nagusiak:
Zuhaitzik gabeko eremu libre bat izatea, egun dagoena baino handiagoa, linea elektriko hori hortik igarotzeko; hori lortzeko, arauzko arau berrien arabera, 6,5 hektarea zuhaizti moztu behar da egun dagoen 132 kV-ko linean, Basauriko (Bizkaia) TAren eta Laudioko (Araba) TAren eta horien deribazioen artean, guztira 14 km eta 33 m. luzeran, honela banakatuta:
Basauriko TA eta Laudiko TAren arteko linea-zatia: 12 km eta 202 m.
Cementos Rezolarako zati horren deribazioa: km 1 eta 831 m.
Dagoen linea eta haren deribazioa zirkuitu bikoitzekoa da, hiru fasetakoa, LA-280 motako eroaleak dituena, funtsean.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz eta honako baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:
Onartutako proiektuaren eta lehen aipatu diren aurkeztutako agirien arabera egin beharko dira lanak; sustatzailearen espedientean artxibatuko dira ingurumen-zaintzako programaren emaitzak, bi urtetan gutxienez, zerbitzuan jarri zenetik.
Bi urteko epea egongo da martxan jartzeko, ebazpen honen datatik kontatzen hasita.
Lanak amaitzean, instalazioen jabeak sail honen Bizkaiko Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen agiria egite aldera.
Ebazpen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideei kalterik egin gabe ematen da eta jabetza eskubidea salbu utziz.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 10a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko azaroaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita ondoren zerrendatutako finkak okupatu aurretiko aktak egiteko, Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATe
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko apirilaren 3koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez erabakitzen baita ez ekitea Basauri TA - Laudio TA eta Cementos Rezola BAT-erako deribazioko 132 KV-ko linea elektrikoko zuhaitzak botatzeko eta zortasunak egokitzeko proiektua


