- 759/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Maria Amaya Echevarria Altuna andrea Barrualde-Galdakao erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari lanpostuan aritzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran dagoelako adierazpena egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu759/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Maria Amaya Echevarria Altuna andrea Barrualde-Galdakao erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari lanpostuan aritzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran dagoelako adierazpena egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3459
- Xedapen-zk.: 759
- Xedapen-data: 2014/07/14
- Argitaratze-data: 2014/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da Barrualde-Galdakao erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari lanpostuko deialdia, zuzendaritza nagusi honen maiatzaren 28ko 612/2014 Ebazpenaren bidez egindakoa (2014ko ekainaren 10eko EHAA, 108. zenbakia).
Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, aipatutako lanpostuan aritzeko aurkeztu den hautagai bakarraren dokumentazioa aztertuta, eta «Curriculum Vitae»n adierazitako merituen araberako baldintza profesionalak aintzat hartu ondoren.
Maria Amaya Echevarria Altuna andreak aurkeztu duen dokumentazioa deitutako lanpostura egokitzen dela, eta lanpostu horretan aritzeko gai dela kontuan hartuta.
Maria Amaya Echevarria Altuna andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonal finkoa, Barrualde-Galdakao ESIn Familia-medikuko Fakultatibo Espezialistaren 6864 zenbakiko lanpostu funtzionalaren plazaren titularra, Barrualde-Galdakao erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendaria izateko aukeratu izan dela kontuan hartuta.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Osakidetzaren pertsonal finkoa ente publiko honetan zuzendaritzako kargu bat betetzeko izendatzen denean, ofizioz zerbitzu berezietako egoeran deklaratu beharko dela kontuan hartuta.
Aurrez adierazitakoari jarraikiz, zuzendaritza nagusi honek, hau
Lehenengoa. Maria Amaya Echevarria Altuna andrea Barrualde-Galdakao erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek eragin ekonomiko eta administratiboak izango ditu ebazpen honen dataren egunetik aurrera.
Hirugarrena. Maria Amaya Echevarria Altuna andrea, izendapenak eragina duenetik, zerbitzu berezietako egoeran dagoela deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


