Euskadi.eus
  • 767/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Aranzazu Gonzalo García andrea Bilbo-Basurtu erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari lanpostuan aritzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran dagoelako adierazpena egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

767/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Aranzazu Gonzalo García andrea Bilbo-Basurtu erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari lanpostuan aritzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran dagoelako adierazpena egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3460
  • Xedapen-zk.: 767
  • Xedapen-data: 2014/07/14
  • Argitaratze-data: 2014/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Bilbo-Basurtu erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari lanpostuko deialdia, zuzendaritza nagusi honen maiatzaren 28ko 611/2014 Ebazpenaren bidez egin zena (2014ko ekainaren 10eko EHAA, 108. Zenbakia).

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, aipatutako lanpostuan aritzeko aurkeztu den hautagai bakarraren dokumentazioa aztertu da, eta «Curriculum Vitae»n adierazitako merituen araberako baldintza profesionalak aintzat hartu dira.

Aranzazu Gonzalo García andreak aurkeztu duen dokumentazioa deitutako lanpostura egokitzen dela eta lanpostu horretan aritzeko gai dela ikusi da.

Arantzazu Gonzalo García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonal finkoa Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Familia-medikuko Fakultatibo Espezialistaren 24099 zenbakiko lanpostu funtzionalaren plazaren titularra, Bilbo-Basurtuko erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialaren zuzendari aukeratu izan dela kontuan hartu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Osakidetzaren pertsonal finkoa ente publiko honetan zuzendaritzako kargu bat betetzeko izendatzen denean, ofizioz zerbitzu berezietako egoeran deklaratu beharko dela kontuan hartu da.

Aurrez adierazitakoari jarraikiz, zuzendaritza nagusi honek, hau

Lehenengoa. Aranzazu Gonzalo García andrea Bilbo-Basurtuko erakunde sanitario integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek eragin ekonomiko eta administratiboak izango ditu ebazpen honen dataren egunetik aurrera.

Hirugarrena. Aranzazu Gonzalo García andrea, izendapenak eragina duenetik, zerbitzu berezietako egoeran dagoela deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, Euskal Herriko Administrazio Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.